Hurrengo domekan (abenduak 15) jokatuko dira lasterketa herrikoiak, bai haurrentzat, baita koadrilentzat ere. Proba nagusian 16 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute. Izen-ematea egunean bertan izango da.
Lasterketan 255 korrikalari hartu dute parte eta 180 bukatu dute
Ibai Fernandez hirugarren sailkatu da 100 metroetan, 10,75 segundoko marka burutuz. Eneko Carrascalek probako bigarren jauzirik luzeena burutu du, 7,08 metrokoa.
Emaitza azpimagarrienen artean, Istar Dapenak Zaragozan lortutako bigarren postua edota Malen Ruiz de Azuak Gipuzkoako hiriburuan lortutako garaipena. Mikel Agirre kadeteak gainera, bere marka pertsonalik onena lortu zuen Anoetan.
MOJATEGIKO ERABILPEN OKERRAK
Parte-hartze libreko probak ospatu dira Mojategin eta bertan hainbat kirolari arrasatearrek hartu dute parte. Istar Dapenak 5,20 metroko jauziarekin bere marka pertsonala ezarru zuen eta Malen Ruiz de Azuak berriz 4,20koa lortu zuen.
Iñigo Uribarrenek 16 metroko langa gainditu du estreinekoz jauzi-hirukoitzan eta bidez batez, Gipuzkoako inoizko hirugarren markarik ezarri lortu du. Fernando Zufiriaren esanetan "Arrasateko inoizko markarik onena" lortu du Uribarrenek.
Euskadiko Junior Txapelketan parte hartu zuten hiru arrasatearrek egundoko emaitzak eskuratu zituzten. Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketan berriz, mutiletan bosgarren gelditu da Arrasate eta nesketan zazpigarren.
Haize ufadek 60 kilometro/orduko muga gainditu dute gaur, astelehena. Bihar eguraldi kaxkarrak bere horretan jarraituko duela iragarri du Euskalmetek.
Sabadellen junior mailako Espainiako Txapelketa ospatuko da bihar, zapatua. Bertan Iñigo Uribarren, Eukene Dorronsoro eta Maialen Axpe izango dira. Beteranoetan, Maria Jesus Gilek ere hitzordua izango du, kasu honetan Malagan.
ARRASATE-OÑATI LASTERKETAREN SAILKAPENA
Kluben arteko Ohorezko mailako txapelketan eta Espainiako Lehen mailakoan izango dira.
Inoiz baino parte hartzaile gehiago izan dira Gipuzkoako hiriburuan, eta eguraldi txarra izan da protagonista. Rafa Iglesias izan da onena gizonezkoen artean, 01:03:15 denborarekin. Emakumeetan Maria Jesus Pueyo izan da lehena helmugaratzean, 01:12:15ko markarekin.
Txapeldunaren marka berdindu zuen (3,10 metro), baina baliogabetutako jauzi kopuruaren ondorioz bigarren sailkatu zen. Izar Gorroñogoitia bere marka onenetik urrun geratu zen, eta bosgarren tokian amaitu zuen.
Anoetan ospatutako Joku Europirenaikoetan Maialen Axpek urrea eskuratu du 17 urte azpikoetan , maila nagusian berriz Lore Mar hirugarren sailkatu da. Gizonezkoetan Jonathan Pérezek lehenengoa izan da. Datorren asteburuan Espainiako txapelketa jokatuko da Oviedon.