Debagoieneko ESIak (Erakunde Sanitario Integratua) bere osasun zentro guztietan aplikatuko du eredu hau. Helburua "erabiltzaileen irisgarritasuna hobetzea, baliabiden erabilera ona egitea eta pazienteei kalitatezko osasun-arreta eskaintzea da".
Hobekuntza lanek 10 hilabete inguru iraungo dute. Proiektuaren obra zuzendaritzak 62.163,25€-ko kostua izango du, eta exekuzioak 2.012.666,87€-koa.
Arrasate Zientzia Elkartea historialariaren eskultura berri bat jartzeko lanean aritu da 2015etik. Omenaldia egin nahi zaio Errenazimentuko kronistari martxoaren 9an, bere jaiotegunean hain zuzen.
Intxorta 1937 Elkarteak hamarkadatan landutako txostena plazaratu berri du. Bertan 1923tik 1956ra bitartean Arrasaten jazotako gertaerak laburtzen dira, indarkeriarekin lotutakoak batik bat.
“Kultur memoriak, Hiri memoriak: Arrasateko herritarren ondarea eta memoria sozio-kulturala” proiektuak herritarren parte hartze zuzena bilatzen du. Bideoa, audioa, argazkia eta artxibo-materialak erabiliko dira herriko memoria eta ondare sozio-kulturalaren mapatzea burutzeko.
Ekitaldi publikoa otsailaren 13an izango da, asteazkenean, 18:00etan. Intxorta 1937 Elkarteak azken hilabete hauetan egindako lana dakar liburuak.
Udalari, Udaltzaingoari, Obretako Brigadari, SUDCi, Lurraldebuseri, establezimenduei, banketxeei eta kabalgatan parte hartu duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie Batzordeak pasa den ostiraleko desfilearen harira.
Zubillagako suhiltzaileak eguerdi partean etxebizitza bateko atea zabaltzeko lanean aritu dira.
Sahararen Aldeko Euskal Karabanak Musakolako Eroskin jarri du elikagaiak biltzeko gunea. Gaur, bihar, asteartean eta asteazkenean egongo dira bertan, herritarren elkartasunaren esperoan. Pasa den urtean 8 tona bildu zituzten.