Bi ekitaldiak Garaia Gunean egin dira. Bertan izan dira Iosu Zabala errektorea, Ino Galparsoro alkatesa eta Patxi López lehendakaria, beste batzuen artean.
Abesbatzakoak ez dabiltza bidea oinez egiten, ez, baina aldian behin kontzertuak eskaintzen dituzte bide historiko horretako herri edo hirietan.
Izan ere, aurreko asteko larunbatean (abenduaren 26an) zilarrezko garaikurra lortu zuten Errenteriako 63. Gabon Kanten Txapelketan.
Goikobaluk bere 20. urtebetetzeko ospakizunak borobildu ditu, gaurko kontzertu bereziarekin. Bertan “Bi begirada, zeru bat” kantua estreinatu du.
Goikobaluren XX. urteurrena ospatzeko hainbat abesbatza etorri dira Arrasatera azaroan zehar eta gaur, herriko taldeari heldu zaio txanda. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da kontzertua, San Juan Bautista Parrokian. Iñaki Maidagan, Goikobaluko zuzendariak eman digu emanaldiaren berri.
Oreretako gazteek emanaldia eman zuten atzo San Joan Bataiatzailea elizan.
Zapatu honetan Orereta abesbatzak emanaldia eskainiko du San Joan Bataiatzailea elizan, eta datorren ostiralean arrasatearrak izango dira protagonistak leku berean. Horretaz gain, Harresi aretoan argazki, sari eta oroigarrien erakusketa antolatu dute.
GOIKOBALUren IBILBIDEAREN ERAKUSKETA
OÑATIKO GANBARA GAZTEAK PARROKIAN ABESTU DU
AHOTS GOZOAK PARROKIAN
Goikobaluk 20 urte bete ditu aurten eta ospatzeko, abesbatza talde ezberdinen musikaldia antolatu du urria eta azarorako. Gaur, lehenengo kontzertua izan da arratsaldeko 19:00etan.
Kontzertuak urriaren 25 eta azaroaren 20 bitartean izango dira, San Joan Bataiatzailea elizan. Horretaz gain, Harresi Aretoan ibilbidearen argazki, sari eta oroigarrien erakusketa dago ikusgai.
Irailean sartuta jada, Goikobalu Abesbatzak ekin dio ikasturte berriari. Aurtengoa urte berezia du Goikobaluk, XX. urtebetetzea ospatzen baitu eta urtero legez, ateak zabal-zabalik dituzte nahi duenak izena eman dezan. Rakel Murgiondok, Goikobalu Gazteko zuzendariak, eman digu aurtengo ikasturtearen xehetasunen berri