Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Arrasateko Gure Esku Dago]

Gure Esku Dagok eskertzen du Herri-galdeketa gauzatzen laguntzea

Bideo txiki honen bitartez eskertu nahiko genizuke pasa den igandeko herri galdeketa egi bihurtzen lagundu izana.

BIDEOA: JONE MARTINEZ ETA OIHAN VITORIA / Testua: Arrasateko Gure Esku Dago / 2016ko ekainak 13, astelehena

 

Kaixo lagun,

Bideo txiki honen bitartez eskertu nahiko genizuke pasa den igandeko herri galdeketa egi bihurtzen lagundu izana.

Herri mugimendutik antolatutako ekimenak ez lirateke posible izango herritarren parte hartzerik gabe. Ekainaren 5eko herri galdeketa ere, ez legoke, zu gabe, aurrera eramateko aukerarik.

Horregatik, igandean ez ezik, egun horri begira lanean eskuzabal aritu zineten boluntario guztiei, eskerrik asko! Bozkatzera eta giro onean kaleak alaitzera hurbildu zineten herritar guztiei… mila esker! Eta nola ez, gure eskerrik beroenak laguntzaile izan ditugun herriko enpresa, taberna, denda… guzti-guztiei!

Igandekoa ederra izan zela, zalantzarik ez dago. Hala ere, uste dugu guztion artean erdietsitako bidearen lehen pausoa besterik ez dela; alegia, asko daukagula oraindik egiteko. Eta horretarako daukagula etorkizuna gure esku.

2013ko giza katean 3.000 arrasatear baino gehiago bildu ginen eskuak elkarlotzeko ilusioz. Bi urte geroago, 4.505 pertsona izan gara hautetsontzietan gure nahia zein den erakutsi nahi izan dugunak. Lortutakoarekin harro egonagatik, ziur gaude askoz gehiago izan gaitezkeela.

Horregatik, laister, erabakiaren bidean elkar ikusiko dugulakoan… besarkada bat!

Gure Esku Dago Arrasate


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE