Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Azaroaren 2an Baztartxo Antzokian 17:00etan
Ane Zuazubiskar Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Azkoitiko final-laurdenean izango da larunbatean
Azkoitiko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Finalistak erabakitzeko hiru finalaurreko egingo dira: Azaroaren 17an Arrasaten, 24an Oiartzunen eta abenduaren 1ean Tolosan.

 (id: 1045656)Testua: Mondraberri. Argazkiak: MB artxiboa. 2019ko urriak 29, asteartea.

 

Final-laurdenak bukatzear dira. Larunbatean azkena jokatuko da, eta Azkoitian erabakiko da zein bertsolarik lortuko dituzten finalerdietarako geratzen diren plazak. Izan ere, azaroaren 2an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena, Azkoitiko Baztartxo Antzokian, 17:00etatik aurrera. Bertan Ane Zuazubiskar arrasatearrak jardungo du.

 

Aurkezle lanetan Ion Zaldua Brit ariko da eta epaimahaiko kideak ondorengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro eta Joxemari Altuna Berridi arituko dira. Azkoitiko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

 

Sarrerak salgai daude, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira, 16:00etatik aurrera.

 

Finalerdia Arrasaten

 

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala abenduaren 14an izango da Donostian. Aurretik, finalistak erabakitzeko hiru finalaurreko egingo dira. Azaroaren 17an Arrasaten, 24an Oiartzunen eta abenduaren 1ean Tolosan.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE