Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
zortizgarren garaipena etenik gabe
Nagusitasunez gailendu zitzaion Mondragon Unibertsitatea Berriotxoari 55-98
Mondragón Unibertsitatea, Berri Otxoa taldeari gailendu zitzaion norgehiagoka aparta burutuz. Zazpi jokalarik hamar puntu baino gehiago lortu ahal izan zuten.

Mondraberri,  2008-02-13 

 

Nazio mailako Mondragón Unibertsitatea, Berri Otxoa taldeari 55-98 gailendu zitzaion arrasatearrek norgehiagoka aparta burutuz. Talde guztiak landuriko garaipena izan zen, eta zazpi jokalarik hamar puntu baino gehiago lortu ahal izan zuten.

 

 

300.saskibaloi (id: 186487)
 

 

Bizkaitarrak baja askorekin jokatu zuten partudia, baina serio jokatuz eta erasora betiere, lehen zatian arrasatearrak estutuz. 7. minutuko 11-12 edo 15.minutuko 27-32 emaitzek baiezta dezakete estutasun hori hasiera batean. Hala eta guztiz ere, denborak aurrera egin ahala more kolorekoek abiada biziz bizkaitarrekiko abantaila handitu zuten, deskantsuan 32-48 izanik eta hirugarren laurdenaren amaieran 46-73.

 

Jago Gamarra-ren lesioa izan zen partiduko berri txarra, lehen zatian bertan aldatu behar izan baitzuten eta Mondragon Unibertsitatearen ondorengo norgehiagoketarako zalantza izango da azken ordurarte.

 

Berri onak berriz bat baino gehiago izan ziren. Batetik Markel Briñas-en debuta izan genuen, zeinek minutu on batzuk jokatzeko aukera izan zuen oso aktibo azalduz. Honekin batera hiru jokalarik nazio mailan debutatu zutenetik inoiz lortu duten puntuazio altuena erdietsi zuten nahiz eta jokalari guztien puntuazioa izan zen aipagarri. Asistentzia ugari ere izan ziren, baloi gabeko joku hobe bati esker, talde jokua indartuz.

 

Bilbora hurbildu ziren jarraitzaileak ere zoriondu nahi izan zituzten taldeko kideak hauek denboraldi osoan ematen ari zaien laguntza ezinbestekoa dela adieraziz, errazagoa delarik guztion artean helburuak betetzea.

 

Beste behin, junior mailako hainbat jokalariren lana goraipatzekoa izan zen, guztien artean hogeita hamar puntu baino gehiago lortuz eta horien artean Atxak buruturiko defentsa lana nabarmendu beharra dago.

 

Azken emaitza 55-98 izanik, taldearen zortzigarren jarraikako garaipena izan da Bilbon lorturikoa, taldea lidergotzan indartuz.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE