Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
13 margolarik euren margolanak ikusgai jarri dituzte

Arrasate Margo Taldeak ohi baino lan gehiago saltzea lortu du

Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 25, zapatua

 

Arrasate Margo Taldean 24 lagun aritzen dira, eta euren irakaslea Ricardo Azkargorta da. Gaur 13 ikaslek euren margolanen azoka jarri dute Seber Altube plazan.

 

Margolan hauek egiteko akuarela, oleo eta akriliko teknikak baliatu dituzte, eta estiloak ere anitzak izan dira: errealismoa, paisaiak, abstraktua,...

 

Bertako margolariek baloratu dute "maila oneko margolanak" eta horri esker gaur sei margolari inguruk margolan bat gutxienez saltzea lortu dute. 

 

"Aurreko urteetan baino margolan gehiago saldu ditugu, eta oro har azokak balio du herritarrek kalean margolanak ikus ditzaten. Aukera hau eskertzen digute, eta horrek guri aurrera egiteko animoak ematen dizkigu".

 

Arrasate Margo Taldeak aurki lokaletik berriro aterako da erakusketa ikusgai jartzeko. 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE