Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskadi tropikala
Asier Aranzadiren artikulua.

 

 

Jatorrizko artikulua irakurtzeko

klikatu hemen

 

 

Asier Aranzadi / 2015eko abenduak 29, asteartea


 

 

300 (id: 5368449)

Orain dela urtebete, beste sarrera bat partekatu nuen gabonetan izaten ari giñen eguraldiari buruz. Zeru garbi eta gau hotzarekin bukatu genuen urtea, eta elurra mendi tontorretan.


Aurten, ez gabonetan baizik eta abendu guztian izaten ari garen eguraldia zoratzekoa izaten ari da. Euri gutxi, tenperatura epelak, eguzkia, hegoaizea......ez hotzik, ez elurrik, non da negua?

2015 urtea, erregistroak hartzen direnetik beroena izan da munduan eta bestalde, aurtengo El Niño fenomenoa Pazifikoan, 1997-koa baino indartsuagoa izan da, errekord guztiak gaindituz. Honez gero, zikloi aktibitatea Pazifikoan ikaragarria izan da, tifoi mordo eta indartsuak sortu dira urtean zehar, inoiz baino gehiago baina zorionez gehienak ez dute lurra ikutu eta itsasoan zehar mugitu dira desagertu arte. Baino hau beste historio bat da.

Gaiari bueltatuz, abendu honetan eukitzen ari dugun eguraldia ez da normala, edo behintzat urtaro honi dagokiona. Azkenengo urteetan ez dugu elur askorik jaso neguan baino kontuan hartu behar dugu negua hasi berria dela eta gurean, otsaila izaten dela benetako negu giroa ekartzen digun hilabetea. Orduan esperantza ez dugu galduko, batez ere elurzale amorratuak garenok. Goiko argazkia, azkenengo egunetan twitter-en gehien partekatu den irudietako bat izan da, eta ez da gutxiagorako. 

Egun hauetan Estatu batuetan izan diren tornadoakoso indartsuak eta ohikoak izaten ari dira, El Niño fenomenoaren efektuaren ondorioz, hori diote eta ez da harritzekoa. Zonalde horretan momentu honetan daukaten eguraldia ez dauka zerikusirik iaz eta azkenengo neguetan izan dutenarekin.


Mosku hiriko plaza gorria elur gabe dago, harritzekoa eta guztiz ezhoizkoa eta bestalde Erresuma Batuetan izaten ari diren uholdeak ikaragarriak izaten ari dira eta ez du hobetzeko itxurarik...

Bukatzeko beste irudi esanguratsu bat: Hemen izaten ari garen negua epela izaten ari bada, hurrengo egunetan Artikoraino luzatu behar den dorsala, aire oso epela bihalduko du goi latitudeetara. Hau da, hurrengo egunetan Ipar Poloan emango diren tenperaturak ia udan ematen diren antzekoak izango dira....

Egoera hau berezia da oso eta ikusiko da aurrerantzean nola dijoan meteorologia munduan zehar eta batez ere Euskal Herrian. Ematen du aldaketak izango direla gurean hurrengo egunetan, ez dakit negu itxura hartuko duen ala ez, baina bai urtaro honi dagokion antzekoa.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON 2016 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE