Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Pirinioetako III. Txapelketa

Euskadiko neskek 5-3 irabazi diete Katalunikoei Mojategin

Errugbi zaletu ugari bertaratu dira Musakola kiroldegira, eta amaiera emozionante batekin gozatu dute.

595.2 (id: 155889)

 

Mondraberri / 2008ko azaroak 9, domeka

Giro polita izan zen atzo arratsaldean Musakola kiroldegian. Zaletu asko bertaratu ziren Estatu mailako bi konbinatu indartsuenetakoak zuzenean ikusteko.

Ines Etxegibelen neskak trebeagoak eta indartsuagoak izan ziren lehen zatian. Isabel Rodriguez mele erdiak indar handia eman zion Euskadiko selekzioari, eta jokalari euskaldunek aukera dezente izan zituzten entseguak lortzeko. Horrela heldu zen partiduko entsegu bakarra.

Atsedenaren ostean gogotsuago zelairatu ziren kataluniarrak. Hiru zigor-kolpe izan zituzten euren oinetan, baina hiru horietako jaurtiketa bat bakarrik sartu zen hiru habeen artetik. Hortaz, azken emaitza: Euskadi 5 – Katalunia 3.

 

595.1 (id: 109954) 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE