'Urte euritsu, urte ogitsu' (esaera zaharra)

NABARMENAK

  • "Ilusio asko egin dit nire lana kaleratzeak"
    "Ilusio asko egin dit nire lana kaleratzeak"

    Dreams da Mery May bakarlari arrasatearrak kaleratu duen lana. Bertan, bere izaeraren “alde ameslaria” erakusten du eta berekin izan gara lehen diskoa atera eta gero, nola sentitzen den jakiteko. 20 urteko arrasatearrak pozez erantzun die guk egindako galderei.

  • ‘Ikusten ez den lan asko dago gimnasia erritmikoaren atzean’
    ‘Ikusten ez den lan asko dago gimnasia erritmikoaren atzean’

    Publizitate agentzia batean dihardu lanean Edurne Elkoro arrasatearrak. Horrez gain, gimnasia erritmikoko entrenatzailea ere bada. Denboraldiko txapelketekin hasiak dira dagoeneko eta bihar Eskolarteko A Mailako lehen fasea izango da Arrasaten.

  • Arizmendi ikastola, aurrera begira
    Arizmendi ikastola, aurrera begira

    Hasi da Arizmendi ikastolako matrikulazio epea. Otsailaren 1etik 12ra bitartean zabalik egongo da izen-ematea. Txaro Iraetak eta Arantza Lejarragak, Arizmendiko zuzendaria eta Haur Hezkuntzako orientatzailea, hurrenez hurren, eman digute matrikulazioen eta aurtengo berrikuntzen berri.

  • Zaborreria ZABORRERIAZ ERAKUSKETA

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   

Antioch taldeak goi mailako emanaldia eskaini zuen


Mondraberri, urriak 29, asteazkena/ Argazkiak: Isabel Kirze
Lore sorta (id: 129806)

 

"Igandea egun berezia izan zan Arrasateko kantuzaleontzat. Gure belarriek ez dute horrelako soinu zoragarririk entzungo luzaroan.


Antioch taldeak goi mailako emanaldia eskaini zigun atzo San Juan Parrokiara hurbildu ginen guztioi. Hainbat gauza nabarmenduko genituzke atzoko kontzertutik: kalitatea eta profesionaltasuna beraien ahotsetan, musikazaletasuna beraien begiradan, irrifarrean eta adierazpenean, jakintasuna aukeratutako egitarauan, apaltasuna izaeran, indarra eta kemena kantu batzuetan, goxotasuna eta maitasuna bestetan,...
 
Datorren ostiralean, hilak 31, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Txapelketan parte hartuko dute eta seguruenik sariren bat jasotzeko aukerak izango dituzte, igandekoa ikusita.
 
Gure eskerrik beroenak lerro hauetatik Arrasateko Udalari bere eskuzabaltasunagatik eta Tolosako CITeri kontzertu honen antolaketan eskaini digun laguntzagatik."

 

 Rakel Murgiondo

abesbatza guztia (id: 5320222)

Hiru emakumezko (id: 13994)Hiru mutil (id: 182304)Beste hiru neska (id: 47521)Hiru gizonezko (id: 9978883)Elizan abesten (id: 91463)Afarian (id: 220161)


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE