Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gol festa Mojategin: Mondrak 5-0 irabazi dio Vasconiari
Mondra nagusitasun osoz irabazi du gaur arratsaldean Mojategin jokatutako partida eta sailkapeneko hirugarren postura itzuli da. Andoni Aizpuruak 'hat trick'-a lortu du.
Ibai Trebiño / 2017-03-05 (argazkia: Ramon Azkarate / Mondragon CF) 
 
Hamaikakoa: Ioritz, Maku, Jokin Mujika, Aranbarri, Aiti; Andoni Uribesalgo, Iker Uribarren, Gorka Eraña; Imanol Rodriguez, Andoni Aizpurua, Xabi Arrizabalaga.
 
 (id: 1306055) 

Partida bikaina burutuz, Mondrak konfiantza emango dion garaipen erraldoia lortu du . Orain arte golari begira izan ez duen zortea, eraginkortasunean bilakatu da gaurkoa eta konbinazio horrek, Mojategin bizi izan den gol festa du emaitz gisa. Halaber, bost gol izan diren arren, aukera ugari sortu ditu taldeak partida osoan zehar.
 
Gorka Erañak zabaldu du garaipenaren bidea. Markel Crespok utzitako baloia sarera bidali du erdilariak, partidako lehen gola lortuz. Hasierako momentuan, Erañaren gola bertan behera utzi du epaileak jokoz kanpo zelakoan, baino azkenik marrazainak baliozkotzat jo du gola. Arbitroaren erabakiak protesta ugari sortu ditu Vasconiako jokalarien artean eta zentzu batean partidua apurtu du, izan ere, kanpotarrak partidatik 'deskonektatu' dira geroztik. Andoni Aizpuruak lortu ditu bigarren eta hirugarren golak eta partida 3-0ekoarekin joan da atsedenaldira.
 
Bigarren zatian, Andoni Aizpuruak beste gol bat sartu du eta Mondrak 4-0ekoa jarri du markagailuan. 'Hat trick'-a lortuta, nabarmentzekoa da Andoni Aizpuruaren papera.
 
Partida amaitzear zela, minutu batzuk lehenago zelairatu den Santxok lortu du bosgarrena etxeko taldearentzat. 
 
Honezkero, Mondra sailkapeneko hirugarren postura itzuli da eta goiko postuei begira jarraitzen du. Igoeraren ametsaren bidean, amorerik ez du eman nahi taldea arrasatearrak eta asmo horrekin, Mutrikuren zelaia bisitatuko du datorren astean.  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE