Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mendiari buruzko margoak Musakolako tabernan

Karmelo Oñateren akuarelak ikusgai jarriko dira Gaindegin

Margolari eskoriatzarrak hainbat diziplina egiten ditu mendian, eta horien inguruko akuarelak margotzen ditu. Hainbat erakusketa jarri ditu honezkero Euskal Herrian edota Pirinioetan.

595.KARMELO.ONATE (id: 199251)


Irudia: Karmelo Oñate / Testua: mondraberri.eus / 2018ko abenduak 4, asteartea


Karmelo Oñate eskoriatzarra marrazkilari freelance bat dugu. Haurtzaroan komikiak marrazten hasi zen, akuarela erabiliz. Ondoren, teknika digitala erabiltzen hasi zen.


Karmelo Oñate mendizalea da, eta bertan praktikatzen dituen diziplinen inguruko esperientziak irudikatzen ditu margoetan.


Euskal Herriko eta Pirinioetako leku ezberdinetan erakusketak jarri ditu. Gauza bera egingo du bihartik aurrera Musakolako Gaindegi tabernan, Lapurdi kalean.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE