Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Talde arrasatearrak diskoa kalera atera du

Sindy Berbenas: "Guk rocka egitea beharrezkoa dugu"

595.Sindy.Berbenas.Entseguan (id: 1362596)


Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 20, ostirala

 

1996 inguruan sortu zuten taldea, eta etapa berri honetan diskoa grabatu dute Iruñean. Gaur egun Iban 'Meatx' (gitarra eta koruak), Etor 'Toribio' (bateria eta koruak), Juanlu 'Pistolo' (gitarra eta koruak), Jokin 'Jokino' (baxua eta koruak) eta Iker 'Gilito'k (abeslaria) osatzen dute taldea, eta eurekin izan gara entsegu lokalean:

 

- Nola sortu zen taldea?

 

- Iban, Etor, [egun biek taldean jarraitzen dute] Iker Zaitegi 'Zaka' eta Joanesek sortu genuen. Punk musika gustuko genuen, eta gazte askok bezala, gure asmoa talde bat izatea zen. 1996 inguruan hasi ginen, proiektu skinhead bat bezala. Hiruzpalau urte eman genituen, Musakolako depositoetan entseatuz.

 

Garai hartan ere 'Pistolo' deposituetan entseatzen zuen, izana ere, Zakarrak taldea banatu zenean, La Txusma talde sortu zen, eta talde honek Iskanbilarekin entseguko lokala partekatzen zuen. Hirurok handik ibiltzen ginen. 

 

- Nondik dator Sindy Berbenas izena?

 

- Garai hartan lokalean telebista bat geneukan, eta telebistan Sindy agertzen zen bere ikuspegi ezberdinetan: "Sindy la deportista", "Sindy la guapa",... Eta guri "Sindy Berbenas" sortzea iruditu zitzaigun.

 

- Nolakoa izan da taldearen ibilbidea?

 

- Hasierako hiruzpalau urteren ostean, inguruko norbait ezkontzean soilik ematen genituen kontzertuak. Horietako azkena 'Zaka'ren ezkongai agurrean eman genuen, Iskanbilarekin batera Gaztetxean. 

 

Iskanbilarekin 'Pistolo'k jotzen zuen, eta berarekin lokaletan sarritan topatzen ginen. Horrela, hirurok jotzen hasi ginen, hau da, Iban, Etor eta Pistolok. Horrela hasi zen SBren bigarren etapa, 2014 urtean.

 

Ordutik batez ere entseatzen aritu gara, astean entsegu bat, eta lau baxu-jotzaile izan ditugu entseguetan: 'Magu', 'Sid', 'Xampo' eta 'Herizo', baina laurak bota ditugu zatarrak eta txarrak zirelako [barreak]. Izan ere, SB taldekoak Arrasateko talde politena gara [barreak].

 

595.Sindy.Berbenas.Entseguan2 (id: 1423433)

 

Abesti berriak sortzen joan ginen, eta taldea osatzeko orain direla bi urte inguru Jokino-ri (baxu-jotzailea) proposatu genion entsegura etortzea. Hiruzpalau hilabete zeramatzan baxua ikasten, eta baietz erantzun zuen.

 

Elkarrekin entseatzen hasi ginen, eta Jokinoren lagun bat, Iker 'Gilito' osintxuarra, entseguetara etortzen hasi zen, 20 urte inguru zituela. Hasieran izkina batean esertzen zen eta taldea adi jarraitzen zuen. Egun batean taldeko kantuak ikasteko eskatu genion, eta berak halaxe egin zuen. 

 

Horrenbestez, bageneuzkan beharrezko bi oinarri disko bat egiteko: taldea osatua eta kantuak eginda. 

 

Kontuan hartu behar dira taldekide batzuek karga familiarrak dituztela, edota laneko ardurak, Iker Osintxutik etorri behar duela,... eta beraz taldea elkartzea ez da erraza. Gauean entseatzen dugu, loari ordu batzuk kenduta.

 

Hori egiteak erakusten du taldeak ilusioa daukala, lagunarte bat gara, eta gure helburu nagusia ondo pasatzea da. Ondo pasatuko ez bagenu taldea bertan behera utziko genuke.

 

- Diskoa uda partean grabatu duzue Iruñean, nolako esperientzia izan da?

 

- Oso ondo pasatu dugu, Iruñeko Sound of Sirens estudioan grabatu dugu, eta bertako Julen Urzaizek ere oso ondo pasatu du, baina ez gaitu bertatik gehiagotan ikusi nahi denboralditxo batean [barreak].

 

Eskerrak taldean 'Pistolo'k seriotasun pixka bat jartzen duela. Egia da ere, seriotasuna behar ez denean, berak seriotasuna alde batera uzten duela. 

 

- Nola definitu daiteke zuen musika estiloa?

 

- Sindy estiloa, gurea. Batzuek esaten digute gure ahotsak Zakarrak taldekoaren antza duela,  beste batzuek Cicatriz taldekoaren antza, 'Pistolo'ren punteoak Iskanbilarenak,...

 

Diskoa afalostean entzuten baduzu funk, jazz,... estiloa igarriko diozu [barreak]. Diskoan punteo batzuk daudenez, batzuek esan digute oi-metal egiten dugula.

 

Era batera edo bestera, kontzertuetan publikoari abisatzen diogun bezala, 'músicos no somos', eta diskoan jartzen duen bezala, gure musika da 'música de personajes para personajes'. Orokorrean, gure helburua ondo pasatzea da, gustuko dugun rocka egiten.

 

595.Sindy.Berbenas.Entseguan.Toribio (id: 1552006)

 

- Zer azaltzen dute diskoko letrek? 

 

- Gure egunerokotasunarekin zerikusia dute, batzuek umore puntu bat dute, beste batzuk kritikoak dira, parodiak, 'Bultaco Warrios' abestia esate baterako.

 

Gure artean kimika dago, eta taldekide bakoitzak bere tokia dauka: liderrak (Ibanek) blitz ukitua dauka, Toribiok 'revés' bikaina dauka eta The Who taldeko bateriak bezala jotzen du,... [barreak].

 

- Aipatzekoa da disko berrian euskarazko abesti bakarra dagoela, zergatik?

 

- Zoritxarrez guk letrak erderaz errazago sortzen ditugu. Guk ere nahi genuke letrak euskaraz egitea. Gainera, euskaraz egiteak tamalez mugatu egiten zaitu Euskal Herritik kanpo jotzea. 

 

Badira talde batzuk euskaraz abestu arren Espainian askotan jotzen dutenak, Su Ta Gar edota Berri Txarrak esaterako, baina gure helburua ez da hori. Hala ere, badugu pendiente Camilo Sexto-ren omenezko bolo bat [barreak].

 

Bostok euskaraz ondo hitz egiten dugu, baina gure artean erdaraz berba egiteko joera daukagu. Gura dugu bigarren diskorako euskarazko abestu gehiago egitea. 

 

595.Sindy.Berbenas.Entseguan.Gilito (id: 1578861)

 

- Zein kontzertu joko dituzue hemendik aurrera?

 

- Zapatu honetan Arrasateko Elkartasun Egunean joko dugu, Gaztetxean gaueko 22:00etatik aurrera. 

 

Gure helburua ez da asteburuero kontzertuak ematea, horrek taldekideak 'erre' ditzakeelako, eta guk ez dugu holakorik nahi . Hilean kontzertu bat edo bi jotzearekin nahikoa dugu. Ez dugu nahi adibidez udako talde 'fiestero' horietako bat izatea.

 

Urriaren 19an Mostoles-eko Euskal Invaders jaialdian joko dugu, eta azaroan Lasarten eta Altsasun ariko gara. Eskaintza gehiago jaso ditugu, Isabatik esaterako, baina guk erabakia dugu hilean bi kontzertu ematea gehienez, gure familia, lana edota bestelako erantzukizunak ditugulako.

 

Musikari batzuek musika utzi izan dute kontzertu gehiegi emateagatik. Guk kontzertuak ematean gozatu nahi dugu. SB kantitatea baino kalitatea eskaintzen du [barreak].

 

- Taldekideek nahiko adin ezberdinak dituzue.

 

- Kaletik lagunak gara, eta horrela sortzen joan da taldea. Lokalean entseatzen dugu, urte asko daramatzagu hemen, eta alokairua, argindarra,... ordaindu behar izaten ditugu. Hilabetean diru kopuru dezente da, eta denbora eskatzen digu, baina guk rocka egitea beharrezkoa dugu. Gure aberria garagardoa da! [barreak].

 

595.Sindy.Berbenas.Entseguan.Jokino (id: 1606307)

 

- CDa erosgai dago, eta lortutako diruaren zati bat Altsasuko gazteen alde bideratzen duzue, ezta?

 

- Bai, hasieran pentsatu genuen CDa 5 eurotan jartzea, baina Altsasuko gazteen alde laguntza ekonomikoa lortzea erabaki genuen, eta ondorioz 7 eurotan jarri genuen. Beraz, CD bakoitzeko 2 euro Altsasuko gazteei laguntzeko dira.

 

Taldekide guztiok antzeko ideologia daukagu, eta ados gaude Altsasuko gazteekin egiten ari direna onartezina dela. Injustizia bat da. CDa Arrasateko taberna batzuetan erosgai daude.

 

- Zerbait gehitu nahi duzue?

 

- Udaletxeari eskerrak ematen dizkiogu diskoa grabatzeko laguntza emateagatik. Gainera, SB gu bostok baino lagun gehiago gara, eta horregatik eskerrak ematen dizkiegu Zaka, Joanes, Ulli, Kañeria 13, Xampo, Herizo, Magu, Sid, Salva, Gorde, Iosu Crossbone, Julen (Sound of Sirens), Neskanbila, Lapo, Gotzon & Xabi, Aitziber, Agurtzane eta Nahiara, gure kontzertuak antolatzera ausartu direnei, CDak erosi dituztenei eta gure kamisetak erosten disko honen grabaketa ordaindu dituztenei. 'Asatamente'!

 

SB Badcamp-en

iTunes-en

Spotify-en

Youtuben

Amazon-en

Facebook-en

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE