Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Xantini Peña (Tourreko Porraren antolatzailea):

“Munduko zorte onena opa diogu Tourrean Iban Velascori”

Igandea izango da Porran apuntatzeko azken eguna. Egun berean Tourra abiatuko da. Tropelean Iban Velasco arrasatearra eta Markel Irizar oñatiar arrasateartua arituko dira.

595.Velasco.IBAN.MAYO.BLOG.jpg (id: 9964937)


Testua: G.L.H. / Argazkiak: Iban Mayo blog, Europa Press eta MB Artxiboa (portadakoa) /

2011-ko ekainak 28, asteartea

 

Porran apuntatzeko azken eguna igande honetan izango da, hain zuzen, eguerdiko 14:00etan. Izena emateko tokiak Monte Taberna (Erdialdean) eta Estrella taberna (Musakolan) izango dira.

 

Apustu egileek igandera arte itxarongo dute. Izan ere, ez dute nahi apustu egitea azken orduko lesioa jasan dezaketen txirrindularien alde.

 

Hortaz gain, porraren antolatzaileak, Xantini Peñak, apustu egileei aholkatzen die txirrindularien zenbakien zerrendak begiratzea. Zerrenda horiek Monten eta Estrellan egongo dira. Horrela ez da gaizki-ulerturik izango.

 

Prezioak mantenduko dira: apustu bakoitza 30 eurotan. Apustu bakoitzean 15 txirrindulariren alde egin daiteke.

 

Aurtengo Tourreko txirrindulari faboritoak Alberto Contador eta Andy Schleck dira. Baina etapak irabazteko aukerak izango dituzte ere Samuel Sanchez-ek, “Purito” Rodriguez-ek,…

 

Tour interesgarria izango da” aurreikusi du Xantini Peñak “txirrindulari askok izango baitituzte etapak irabazteko aukerak”. Antolakuntzak jendea animatzen du Porran parte har dezan:

 

Parte hartzaileak hiru aste entretenigarri igaroko ditu. Gainera nahi genuke Porrako parte hartzaile kopuruaren errekorra ontzea. Monte eta Estrella tabernetan giro txirrindularia eta atsegina izango da, etapen azken zatian”.

 

Aurten ere Iban Velasco [goiko argazkian] arrasatearrak Tourra korrituko du. “Munduko zorte guztia” opa dio Xantini Peñak. “Ahal badu etapa bat irabaz dezala. Arrasate guztia berarekin pedalei eragiten arituko gara”.

 

Dena den, Iban Velascok “Samuel Sanchez taldekidearentzat lan egin beharko du. Baina agian aukeraren bat izango du etapa bat irabazteko. Edonola ere, seguru gaude ondo egingo duela”.

 

500.Markel.Irizar.EUROPAPRE.jpg (id: 159475)

 

Iban Velascok iazko Porrako sari-banaketan parte hartu zuen. “Guretzat ohore bat eta plazer bat izan zen” gogoratu du Xantini Peñako Juankar Davilak.

 

Markel Irizar [goiko fotoan] txirrindularia oñatiarrari (arrasateartuari) ere “beste horrenbeste opa diogu. Txirrindulari handia da, hori argiki frogatu du, eta etapa bat irabazi ahal badu, ba aurrera”.

 

Xantini Peñak gonbitea luzatzen dio Markel Irizarri, aurtengo Porrako sari-banaketan parte har dezan.

 

Jendeak eta batez ere txirrindularitza zaleak gustuko dute herriko mutil batek Tourrean parte hartzea, hau da, munduko bira inportanteenean”.

 

 


Xantini Peñaren webgunea

(porra on-line egiteko webgunea)


Tourraren webgunea



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE