Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Bertso jaialdia ospatu da gaur Seber Altuben

Gaur 20:00etan hasi da bertso jaialdia Arrasateko Seber Altube plazan.

Seber Altube plaza bertsoen gunea bilakatu da arratsalde honetan. Hara gerturatu dira hainbat bertsozale ikuskizunaz gozatzeko eta bertsolari protagonistak ikusteko. Lau izan dira bertan parte hartu dutenak: Maider Arregi Markuleta, Onintza Enbeita, Jokin Uranga eta Iñaki Viñaspre.
 
 (id: 50895) 
Ikuskizuna AED euskara elkarteak antolatu du, eta gai jartzaile Oihana eta Haizea Arana ahizpak aritu dira. Bertsolariek mota askotako gaiak jorratu dituzte saioan zehar eta bai umorea eta baita gaur egungo gaiak asko jorratu dira asmaturiko bertsoetan. Jendeak gustora ikusi ditu erronka ezberdinak eta baita esker ona txaloka agertu die.
 
 (id: 74113) 
 (id: 112765) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE