Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Urkuluko urtegian (Aretxabaleta)
Kooperatiben arteko V. Mundukide Lasterketa Solidarioa ospatuko da igandean
Lasterketa solidarioan parte hartuaz MOZAMBIKE iparraldeko nekazarien bizi baldintzak hobetzeko proiektuarekin bat egiten ari zara.

 (id: 9864991)Testua eta argazkiak: Mundukide. 2019ko urriak 14, astelehena.

 

Bosgarren urtez jarraian urtegia, partaidetzaren, elkartasunaren eta konpromisoaren aldeko topaleku bilakatuko da urriaren 20an, igandea. Kooperatibagintza espiritua eta honen eredu ekonomiko eta sozialaren onurak munduko bazter guztietara hedatuaz jarraitu ahal izateko.

 

Izan ere, Mundukidek 20 urte betetzen ditu aurten, Mozambike, Kuba, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Ekuatore Ginea, Zimbabwe, Malawi eta Etiopia bezalako herrialdeetako emakume eta gizonen errenta gaitasuna handitzen bertako herritarrekin lan eredu kooperatiboa elkar banatuaz.

 

Geldirik gelditzea baino komenigarriagoa delako Kirol topaketan PAUSOA EMATERA gonbidatu nahi zaituzte Mundukidek.

 

Modalitateak:

 

Lasterketa : Kooperatibetako kideen arteko 3 pertsonako ekipotan lehiaketa. (7km). Goizeko 11:00etan. Mas /fem /mixto.

 

Ibilaldi Nordikoa: Publiko guztiarentzat. 7 kmko erakustaldia (ez da lehiakorra) Goizeko 10:30etan. Bakarkako froga da.

 

Oinezko ibilaldia: Publiko guztiarentzat 7 kmko erakustaldia (ez da lehiakorra) Goizeko 10:30etan. Bakarkako froga da.

 

Dortsal solidarioa: Publiko guztiarentzat. Aurtengo edizioan 0 DORTSALA eskuratzeko aukera ere badago, izan ere lasterketan parte hartu gabe Mozambikeko proiektuarekin bat egiteko aukera dago, 15€ren truke. Gainera, lasterketako kamiseta izango duzu opari lasterketa egunean.  Edozein momentutan eskuratu daiteke dortsal solidarioa.

 

 

Izenematea:

www.mundukide.org/lasterketa

Lasterketa egunean bertan egin daiteke 9:00etatik 10:00etara bitartean.

 

Aurten, deialdi berezi bat egin nahi diegu gazte unibertsitarioei, lasterketa solidarioan pauso ematea geldirik gelditzea baino bidezkoagoa delako. Baita ere Debagoiendarrei, gogoratuz ahalik eta elkartasun handiena zor diegula pobretuak izan diren munduko biztanleei.

 

Azkenik eskerrak eman nahi dizkiegu lasterketako babeste fidelei:

 

Laboral Kutxa, Erkide, Konfekoop, Komunonak, Columbus, Urkulu Landetxea, Arrasate Atletiko Taldea, Ausolan, Athlon, Aretxabaletako Udala, Debagoienako Mankomunitatea eta Arteaga Jatetxea.

 

INFO GEHIAGO:

 

https://www.mundukide.org/eu/sentsibilizazio-ekintzak/lasterketa-solidarioa/

 (id: 9892863)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE