Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
3.000 ikasle izango dira aktore edo ikusle gisa

25 urte beteko dituzte aurten Arrasateko Eskola-Antzerkiaren Jardunaldiek

Arrasateko Udalak antolatuta, jardunaldietan 100 neska-mutilek lau antzezlan taularatuko dituzte, 3.000 ikaslek talde profesionalen obrak ikusiko dituzte eta zenbait ikaslek Amaia Udal Antzokiaren barrualdeak ezagutu ahalko dituzte. Hori guztiori Amaia Udal Antzokian.

500.Antzerk.Insti.13.3 (id: 4800741)


Kartela: Hezkuntza Saila / Antzerki-taldeen argazkiak: Antzerki-taldeak / Goiko argazkia eta portadakoa: MB Artxiboa / Testua: MB / 2015eko martxoak 20, ostirala

 

Udaleko Hezkuntza Saileko ekintzen progamaren barruan, eta Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, ikasleen artean, antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzeko asmoz, azkeneko urteotan bezala, XXV. Eskola-antzerkiaren jardunaldiak antolatzea aurreikusi duela Hezkuntza Sailak.

 

Udaleko Hezkuntza Sailak XXV. Eskola-antzerkiaren Jardunaldiak antolatu ditu, Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean. Jardunaldien helburua da ikasleen artean antzerki zaletasuna lantzea hezkuntza adierazpen gisa.

 

Bertan parte hartuko dute Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasle ugarik. Jardunaldietako lehen fasean, DBHko 1. Zikloko ikasleek prestatutako antzezlan bana taularatuko dute. Emanaldiak Amaia Udal Antzokian izango dira, martxoaren 24an.

 

Lehen fase honetan 100 ikasle arituko dira aktore, hain zuzen, Arizmendi Ikastolako Gaztelupe eta Almen guneetako eta Arrasate Institutuko 100 neska-mutil. Bitartean 680 ikasle antzezlan horiek ikusiko dituzte. DBHko ikasleek ondoko antzezlanak taularatuko dituzte:

 

595.Eskola-Antzerki.15.Almen.HEZK (id: 897075)

 

595.Eskola-Antzerki.15.Gaztel.HEZK (id: 912353)

 

595.Eskola-Antzerki.15.Gaztel2.HEZK (id: 928653)

 

595.Eskola-Antzerki.15.Insti.HEZK (id: 944529)

 

 

Horrek esan gura du ikasleek jardunaldietan parte hartuko dutela, bai ikusle bezala, baita aktore gisa ere. Azpimarratu behar da jarduneren helburuak ondokoak direla:

 

          - Ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzea.

 

          - Ikasleak antzokira eramatea antzerkia behatzen ohitzeko.

 

          - Aktibitatearen alderdi hezigarriak eta ludikoak ezagutaraztea.

 

          - Antzokiaren atzealdea (tresnak, baliabideak...) ikasleei ezagutaraztea.

 

 - Ikasleek ikasturtean landutako obrak benetako antzokian taularatzea.

 

 - Kultur transmisioa eta aisia.

 

          - Baloreetan oinarriturikoa hezkuntza.

           

Eskola-antzerkiak gauzatzeko, Amaia Udal Antzokiko giza baliabideak eta baliabide materialak beharrezkoak dira.

 

Izan ere, Antzokiko arduradun teknikoak eta kultur laguntzaileek ikasleei laguntza ematen diete entseguak egiteko, soinuaren muntaketa definitzeko eta bisita didaktikoak gidatzeko.

 

Jardunaldietako bigarren fasean, antzerki talde profesionalak arituko dira, ondorengo ikusleentzat: LMH, DBH, Batxilergo, Lanbide Hastapen eta Erdi mailako heziketa zikloko ikasleentzako.

 

Guztira 6 emanaldi eskainiko dira, eguneko bi: apirilaren 15ean, apirilaren 17an eta apirilaren 21ean. Talde profesionalek 3 obra eskainiko dituzte:

 

 

 

500.Eskola-Antzerki.15.Ganso.HEZK (id: 811150)

Hala, apirilaren 15ean Ganso & Cia taldeak “Babia” antzezlana eskainiko du. Bi emanaldi izango dira, hain zuzen, 7 eta 9 urte bitarteko neskatila-mutikoentzat, 800 ikasle ingururentzat.

 

500.Eskola-Antzerki.15.Vaiven.HEZK (id: 841210)

Vaiven Producciones talde profesionalak apirilaren 17an “New Orleanseko Cyrano” lana taularatuko du, 770 ikasleri zuzenduta, 10 eta 12 urte bitartekoentzat. Emanaldi bi izango dira.

 

500.Eskola-Antzerki.15.Marke.HEZK (id: 867857)

Apirilaren 21ean Markeliñe konpainiaren txanda izango da: “Makinista” antzezlana jendarteratuko du, bi emanalditan, 700 ikaslerentzat. Neska-mutil hauek Batxilergoa, Erdi Mailako Heziketa Zikloa edo Lanbide Heziketaren Hastapena ikasten ari dira.

 

Hori guztiori kontuan hartuta, 2.300 ikasle inguruk antzerki-talde profesionalak zuzenean ikus-entzungo dituzte, 6 emanalditan zehar, Amaia Udal Antzokian bertan.

 

 

Jardunaldietako hirugarren fasean, ikasleek Amaia Antzokiaren barnealdeak ezagutuko dituzte modu didaktikoan, LMHko 6. Mailako ikasleek hain zuzen. Izan ere, neska-mutil hauek antzerki-aktibitatea jakintzagai dute. Bisita hauek Andoni Zubiagak (Antzokiko arduradun teknikoak) gidatuko ditu, apirilaren 20 eta 22an.

 

500.Amaia.Zine.Makina.Zaharra (id: 3688673)

 

Orokorrean, Eskola-antzerkiaren 25. edizio honetan 100 ikasle antzerkigintzan ari dira, 201 ikaslek Antzokia barrutik ezagutuko dute eta ia 3.000 ikaslek antzezlanak ikus-entzungo dituzte. Hau guztiau gauzatzeko, Udalak 12.500 euro zuzenduko ditu.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE