Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
IZADI READAPTACION POSTURALEK IKASTARO BERRIAK ANTOLATU DITU EKAINERAKO
Hainbat ordutegi izango dira, eta astean ordu eta erdiko bi saio egingo dira.

Testua eta kartela: Isabel Kirze. 2019ko maiatzak 27, astelehena.

 

Izadi Readaptacion Posturalek ikastaro berriak antolatu ditu ekainerako. Gorputz lan mota hau ezagutzeko beharrezkoa da ikasle berriak 5 ikasketa saio egitea. Teknika hau ezagutu, ulertu eta barneratzeko, pausoz pauso posturan egin behar diren ajusteak azaltzen dira.

 

Fase honetan, ikasleak BERREGOKITZE POSTURALA zer den ulertzen du gorputzaz experimentatu duelako, eta konturatzen da beharrezkoa duela, egitura neuromuskularki beste modu batetan antolatu eta mina ematen dion desajuste hori aldatu ahal izateko. 

Fase horren ostean, ikasleak horrela nahi badu, MANTENTZEKO fasean jarraitu dezake prozesua, bere gorputzarekiko ezagutza garatuz. Hainbat ordutegi izango dira, eta astean ordu eta erdiko bi saio egingo dira.

 

“Jarrera berregokitzetik Yoga+era”, Sonia Camprak sortu eta garatutako metodo honetan, hipopresiboak diren gorputz esperientzia berriak esperimentatu, ezagutu eta aplikatzen dira. Jarrera berregokitzearen (Readaptación postural) bitartez Yoga esperimentatu eta gorputza lantzeko modu berri bat ematen da. Gorputz adimena (inteligencia corporal) estimulatu eta ongizatea lortzeko bide berri bat izan daitekela konturarazteko lan saio bikaina da.

 

Saio hauetan norberaren burua ezagutu eta garatzeko behar diren pausoak azaldu eta landuko dira, gorputz fisikoa lantzeaz gain, pentsamenduak eta emozioak kontrolatzeko behar diren erramintak azalduko dira eta modu erraz batean Yogaren filosofia barneratu ahal izango da. Jarrera berregokitzea abiapuntutzat hartuta, arreta entrenatuz, gorputz jarreran kaltetzen eta mina sortzen duenaz ohartarazi eta ezagutuz, gorputz adimena esnatu eta onuragarria den bide berri batean bizitzea ahalbideratuko du.

 

Helburu osasuntsu bezala arnasketan parte hartzen duten ehunak landu eta garatzea bada, prozesuan aurrera egin eta jarrera ohiturak aldatzea ezinbestekoa izango da. Orduan emango bait dira eta ez beste edozein modutan,Yogak eskeintzen dituen onurak; gorputza, burua eta emozioen arteko bateratasuna eta oreka.

 (id: 9821230)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE