Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Fernando Okina - Arrasateko EH Bildu]

Mugikortasun jasangarria Arrasaten

Mugikortasun jasangarriaren astean gaudela eta, gogoeta bat egin nahi dut, bi aspektutan oinarrituz: herri barruan bizikletaz mugitzeko ditugun aukerak eta Administrazioek horren inguruan hartzen dituzten erabakiak. Azkeneko urteotan, bizikletaz egin izan ditut eguneroko desplazamenduak, izan MGEPra lanera, izan aisialdirako darabildan toki nagusira, kiroldegira.

 

150.Fernando.Okina.EHBILDU (id: 264463)

 

 Testua: Fernando Okina - Arrasateko EH Bildu / Argazkia: EH Bildu / 2019ko irailak 19, osteguna 

 

Mugikortasun jasangarriaren astean gaudela eta, gogoeta bat egin nahi dut, bi aspektutan oinarrituz: herri barruan bizikletaz mugitzeko ditugun aukerak eta Administrazioek horren inguruan hartzen dituzten erabakiak. Azkeneko urteotan, bizikletaz egin izan ditut eguneroko desplazamenduak, izan MGEPra lanera, izan aisialdirako darabildan toki nagusira, kiroldegira. 


Bidegorritik egiteko aukerarik ez dagoenez, espaloi, etorbide edo errepideetatik joan behar izan naiz, horrek dakartzan arrisku eta eragozpenekin. Askotan pentsatzen dut uda partean herriko auzoetatik igerilekura joaten diren neska-mutikoengan. Bidegorri sare bat izango balute, bizikletaz egin ahalko lituzkete joan-etorri horiek, arriskurik gabe eta etorkizunari begira ikuspegi hezitzaile batekin.


Arrazoi pertsonalak medio, denboraldi luzeak igaro izan ditut Holandan. Dauzkaten azpiegiturei esker, holandarrak txikitatik ohitzen dira bizikletaz mugitzera, txirrindulari, oinezko eta autoen arteko elkarbizitza kasik erabatekoa delarik. 


Muturreko egoera liluragarri horretara iritsi gabe ere, Arrasate tropelaren bukaeran doa Debagoinean bertan daukagunarekin alderatuta. Oñatin eta Bergaran, adibidez, konponbide pentsaezinak aurkitu dituzte (bidegorriak errepidean autoekin partekatzen, espaloietan oinezkoekin partekatzen…), ideia garbi batetik abiatu direlako: bidegorriak beharrekoak dira baita ezinezkoak diruditen tokietan ere. 


Erabakiak hartzen dituztenek borondatea dutenean konponbidea ere badago. Mugikortasun Jasangarriaren aste bat antolatzea primeran ikusten dut, baina egunez egun egin behar da ahalegina, bide publiko bat konpontzen dugun bakoitzean, irtenbide irudimentsuak bilatzen, bizikletendako aparkaleku gehiago inplementatzen…
Hau da, lehentasunezko ardatza dela onartuz, bizikleta garraiobide gisa erabili nahi dugunoi erraztasunak jarriz eta, horrenbestez, oraindik egiten ez duten herritarrak horretara animatuz.


Espero dut lau urte barru idatzi hau berreskuratu eta ez ikustea oraindik gaurkotasuna duela, ez dugulako ezer egin, edo ezer gutxi.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE