Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
MARFIL 81 - M. UNIBERTSITATEA 64
Aitzakirik gabeko porrota nafarren barruko joku ezinhobearen aurrean. Barruko jokalariek ez zuten asmatu eta eskerrak, gutxienez, kanpoko jokua ongi saiatu zela, horrela deskantsura artean bizirik irauneraziz. Igor eta Paul falta zireneko ustea dugu.

500 (id: 9816169)

Mondraberri, 2009ko urtarrilak 12


PARTZIALAK: 24-20 / 19-13 (43-33 Atsedenean) / 21-11 / 17-20 / (81-64 Azkenean) 

Viajes Marfil: Munarriz (14), Ayerra (2), Dávila (30), Ayechu (13) y Domeño-Quinteto inicial- Echeverria (6), Estabolite (6), Zoco (8), De la Sen (2) eta Beunza.  

M. Unibertsitatea: Ceciaga I (11), Kintana (21), Hernández (15), Barbero (2) y Bidaburu -Quinteto Inicial- Ceciaga A (3), Barrena (2), Arejolaleiba (7) Balanzategi (3) eta Rodríguez. 

Arbitroak: Bonello eta Ros. Lehenegoak kunplitu egin zuen eta kerizpetan egon zen. Bigarrenak, amaiera estu bat ez zela izango jakinik, faltak eta faltak agertu zituen. Etxekoek 20 puntuko aldea lortu zutenean partidutik ezabatu zen. Errespetu falta erakutsi zuen sailkapenaren azkenetan gaudenontzako. Bizitza horrelakoa da. Hala ere, ez ziren inolaz ere azken emaitzaren erantzuleak izan. Hori garbi.

Lehen bi laurdenetan, gure kanpotarren azertua zela eta, moratuek seriotasun apur bat erakutsi ahal izan zuten. Tiraketetan ez ginen gaizki ibili. Horren eraginez, baina, etxekoek modu oso irekian kokatu ziren gure eraso gaitasunari oztopo eginez. Defentsan ezin genituen Dávila eta Munarriz eutsi eta errez nagusitu ziren hauek gure piboteen aldemenetatik behin eta berriz igaroz. Hala eta guztiz ere, atsedenera 10 puntu azpitik soilik iritsi ginen eta horrek ematen zigun esperantzarik.

Hirugarren laurdena, baina, ikaragarria izan zen. Dávila mirari egile batek (30 puntu), 13-2ko partziala eraginez, ia partidua erabakita uzten zuen laugarren minuturako. Ahalegin bat egin zuten, hala ere, gure kanpotarrek eta aldea gutxitzea ere lortu zuten, azken partziala irabaziz (17-20).

Garaipen erreza nafarrek lortu zutena, partidua entrenamendu gisa hartuz. Gure piboen jarrera, berriz, penagarria, defentsan berdurti eta erasoan noragabean. Bi xehetasun: 1) Davila eta Munarrizek 44 puntu sartu zituzten gure lau barrukoek 4!! besterik egin ez zituztenean, eta 2) Gure barruko batek, 25 minutu jokatu arren, ez zuen falta bat bera ere egin!...

Orain datoz konpromesu inportanteak; eta garbi dago: anbizio gehiago ez bazaio jartzen, alferrik izango da saiatzea ere. Ea arazoari benetan heltzen zaion eta konponbidea eman. Segi dezagun lanean.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE