Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua eta argazkia: MU]
'Amerikanuak' liburuaren 40. urteurrenaren harira, jardunaldi berezia antolatu du
Topaketan parte hartuko dute William Douglas idazleak berak, unibertsitate desberdinetako ikerlariek eta diasporako ordezkariak. Ekitaldia irekia izango da, eta Aretxabaletako campusean egingo da.

595BARRU (id: 9798611)

 

Testua eta argazkia: MU-2015/02/12

 

William Douglassek eta Jon Bilbaok 1975ean idatzitako Amerikanuak liburu mugarriaren 40. urteurrenaren harira, jardunaldi berezia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abenduaren 9an: "Amerikanuak 40 urte. Vascos: imágenes y representaciones". Topaketan parte hartuko dute William Douglas idazleak berak, unibertsitate desberdinetako ikerlariek eta diasporako ordezkariak. Ekitaldia irekia izango da, eta Aretxabaletako campusean egingo da.


Jardunaldiak bi helburu bete nahi ditu, batetik, euskal diasporari tokia ematea gure artean, eta, bestetik, Amererikanuak lanaren ekarpena goraipatzea. Amerikanuak liburuak biltzen ditu euskal diasporaren historia eta istorioak eta saihetsezineko erreferentzia da ulertu nahi bada Amerikako kontinentean euskal diasporak izan duen ibilbidea.


William Douglass idazle eta antropologoa AEBtatik etorriko da; elkarrizketa egingo diote bere ibilbidearen eta lanen inguruan. Ekarrizketa egiten Miel A. Elostundo ere izango da, William A. Douglass: Mr. Basque lanaren egilea. Marcelino Irianni Argentinako diasporako ordezkariak ere parte hartuko du, online. Horiez gain, EHUko zenbait ikerlarik parte hartuko dute topaketan, hala nola Jon Ander Ramos, Amaia Iraizoz eta Edurne Arostegi ikasleak eta Oscar Alvarez eta David Rio irakasleak. Ekitaldia borobilduko da bertso-elkarrizketan saio batekin.


Abenduaren 9koa jardunaldia berezia izango da, izan ere, Mr. Basque bera gurean izateaz gain, 2015 urtean unibertsitate desberdinetan egin diren mintegi eta ekitaldiei bukaera emango die Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ekitaldiak.
Topaketa goizez izango, Aretxabaletako campuseko areto nagusian eta zabalik dago interesa duen edonorentzat.


Egitaraua

  • 09:15-09:30 Agurra.
  • 09:30-11:00 Aurkezpenak
:

           o Jon Ander Ramos (EHU): 
"Al estilo vascongado. Las celebraciones vascas de La Habana a través de la prensa" 
.
           o Amaia Iraizoz (UNR/EHU): 
"La prensa vasco-americana del siglo XIX en California y el sentimiento anti Chino como estrategia para la integracion en la sociedad americana".
           o 

Edurne Arostegui (EHU): 
"Del 'bosco' al 'Basque': Estereotipos vascos en la literatura del oeste americano".

  • 11:00-11:30 Kafea.
  • 11:30-12:15 William Douglass: Mr. Basque-ri elkarrizketa (elkarriztea egiten Oscar Alvarez eta Miel A. Elustondo).12:30-13:30 "Bertso-elkarrizketan" saioa:

            o Oscar Alvarez.
            o David Rio.
            o Marcelino Iriani (Argentinatik online).
            o William Douglass.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE