Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Herri bazkarian 400 neska-mutil baino gehiago

Koadrilek, auzolanean eta alai, makala eraman dute [Bideoak]

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2016ko ekainak 23, San Joan Bezpera

 

Herri bazkarian 400 neska-mutil baino gehiago elkartu dira, eta giro onean ospatu dute otordua.

 

Ondoren, makala-poteoaren bitartez, zuhaitz garaia Txosnaguneraino eroan dute, betiere umoretsu eta arazo barik.

 

Txosnetan zintzurra busti, atseden arte eta argazki batzuk atera ondoren, Zurgin kantoian gora egin dute, Kanpantorpean "ziaboga" egin eta ondoren plazaratu dira.

 

Bertan, Jose Luis Etxebarria "Porru"k, udaltzainek, udal-langile batzuek eta Cespako batzuek lagundurik, makala igotzea lortu dute, lehenbiziko saiakeran.

 

Lorpenak pozarren jarri ditu neska-mutilak, eta RIPen "Mondra" abestiarekin saltoka, dantzaka,... jarri dira. Gora Sanjoanak!

 

LASTER ARGAZKI ETA BIDEO GEHIAGO HEMEN

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE