Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
emakume langileen nazioarteko eguna
Garbiñe Biurrun epaileak hitzaldia eskainiko du 'martxoak 8'ko egitarauaren baitan
Emakume langileen nazioarteko egunaren harira, Emakumen txokoak egitaraua aurkeztu du. Martxoaren 3an hasita, hilean zehar hainbat ekimen burutuko dituzte, besteak beste tailerrak edo zinea. Martxoaren 8an "asko eta askotarikoak gara. Gora feminismoak!" lelopean manifestaldia egingo dute eta egun bat lehenago, martxoaren 7an, Arantza Santestebanek Garbiñe Biurrun epailea elkarrizketatuko du kulturaten.
Ibai Trebiño / 2017-02-27 (argazkia: zuzeu)

Urtero lez, Emakume langileen nazioarteko eguna ospatuko da datorren martxoaren 8an eta data aipagarri honen harira, hainbat ekimen burutuko dira hile osoan zehar gure herrian.

Emakume txokoak eman du ekimen horien berri eta martxoaren 3an hasita, tailerrak erakustetak, hitzaldiak edota mobilizazioak egingo dira. “ARTEAN. Hamaika Emakume Artista.II” erakuketak emango dio hasiera ekimen sortari, ostiralean hasita hile bukaerara arte ikusgai izango dena arratsaldero Kulturaten. 

Martxoaren 8an ohiko manifestazioa burutuko dute "asko eta askotarikoak gara. Gora feminismoak!" lelopean. Sambaña batukadak lagunduta, Sebero Altube plazatik hasiko da martxa arratsaldeko 7etan. Egun bat lehenago, martxoaren 7an, Arantza Santestebanek Garbiñe Biurrun epailea elkarrizketatuko du Kulturateko Areto Nagusian. Egun, emakume eta gizonen arteko parekidetasunaren aldeko borrokaren erreferenteetariko bat da Biurrun eta "emakumeak protagonista" lelopean, emakumeen egungo erronkak izango ditu hizpide, Arantza Santesteban aurrez-aurre izango duelarik. 
 
 (id: 1025782) 
 
Egitaraua:
 
TAILERRA: AMODIO ERROMANTIKOA
Irakaslea: Nerea Altxu Marques
Noiz: martxoak 4, zapatua (10:30-14:00 eta 15:30-18:00)
Euskaraz
Adina: 16-20 urte bitarteko neskei zuzenduta
Matrikula: DOAN
Tailer honetan aukera izango dugu gogoeta feminista egiteko maitasun erromantikoaren inguruan. Besteak beste landuko ditugu harreman eredu osasungarri, aske, gozagarri eta parekideagoak eraikitzeko bideak. (Aldez aurretik izena eman behar da).

TAILERRA: AUTOESTIMA FEMINISTA
Irakaslea: Naroa Argoitia Iñurrita
Noiz: martxoak 18, zapatua (10:00-14:00 eta 15:30-19:30)
Euskaraz
Adina: 16-20 urte bitarteko neskei zuzenduta
Matrikula: DOAN
Aztertuko dugu emakume moduan zer mezu jasotzen dugun jendartetik eta haiek zelan eragiten duten gure autoestimuan. Baita ere landuko ditugu barne maitasuna eta gure izate propioarekiko harrotasuna. Horrelaxe maite dut nire burua.
(Aldez aurretik izena eman behar da).

Erakusketa: “ARTEAN. Hamaika Emakume Artista.II”
Martxoaren 3tik 31ra Kulturateko Klaustroan
Astelehenetik larunbatera 17:30-20:30
Martxoaren 3an, 19:00etan

“EMAKUMEAK PROTAGONISTA” GARBIÑE BIURRUN MANCISIDOR, Arantza Santesteban Perezek elkarrizketatuko du.
Martxoaren 7an, martitzena
19:00etan Kulturaten, Areto Nagusian. Euskaraz

MARTXOAK 8, MANIFESTAZIOA,
“SAMBAMAÑA” batukadak lagunduta
Seber Altube Plazatik, 19:00etan
Lema: Asko eta askotarikoak gara. Gora feminismoak!

MARTXOAK 8KO KARTELEN ERAKUSKETA
Martxoaren 6tik 17ra, Emakume Txokoan
Astelehenetik eguenera: 15:30-18:30
Egubakoitzetan: 10:00-14:00

EMAKUME ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA
Martxoaren 11n, Seber Altube plazan, goiz osoan zehar

“SUERTE” ANTZERKI EMANALDIA
Egilea eta antzezlea: CHARO GALLEGO
Martxoaren 17an, egubakoitza
19:00etan Kulturaten, Areto Nagusian. Gaztelaniaz

ZINEGOAK HEDAPENA 2017:
Film laburren emanaldia
Martxoaren 23an 19:00etan, martitzena, KulturAteko
Areto Nagusian

  Artxiboa deskargatu Tamaina  
Tipo .Egitaraua2017.pdf egitaraua (Pdf) 1.252 KB Descargar 1281656K


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE