Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasatearrak dimisioa eman du

Pello Urizarrek EAko idazkari nagusi kargua utzi du

Eusko Alkartasunak horren berri eman du gaur arratsaldean, baina ez du arrazoia zehaztu. Politikari arrasatearrak bihar emango du prentsaurrekoa.

420.Pello.Urizar.EHBildu (id: 104512)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko ekainak 24, astelehena 

 

Pello Urizar Karetxe aukeatu zuen alderdiak idazkari nagusi bezala, 2009ko ekainaren 21ean. Arrasatearraren ibilbideko fruitu nagusietakoa EH Bilduren sorrera izan da.


EAren oharrak ez du dimisioaren arrazoirik aipatu. Idatziak dio kargua uztea erabaki duela eta erabaki horren berri eman diola alderdiaren Kontseilu Nagusiari gaur arratsaldeko bileran.

 

Pello Urizarrek bihar 11:30ean prentsaurrekoa emango du, Donostian, EAren egoitzan. Alderdiaren estatutuei jarraituz, jarduneko idazkaria izendatzeko batzarra deitu du Kontseilu Nagusiak, eta primarioen prozesua martxan jartzekoak dira.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE