Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Pakistango Hushé Bailarako neskatoak eskolaratzeko 100 beka eman ditu MUk
MU eta Baltistan Fundazioaren elkarlanari esker, 100 beka eta irakasle bi prestatzeko bekak eman ditu unibertsitateak. Erronka programak bi erakundeen arteko elkarlana sendotu du eta unibertsitateak bere konpromisoa berretsi du gaur.

595 (id: 9830382)

 

Testua: Koldo Carrillo/Argazkiak: K.C. eta Baltistan Fundazioa- 2015/07/03

 

Mondragon Unibertsitateak eta Josu Manuel Ruiz Baltistan Fundazioak pasa den otsailean martxan jarritako Erronka proiektuaren emaitza eman dute gaurkoan. Bertan, Instagram-era 8.035 argazki igotzea jarri zuten helburu eta honen truk, Mondragon Unibertsitateak Pakistango Hushé Bailarako neskatoak eskolatzeko 100 beka eta irakasle bi prestatzeko beka eman dizkio Baltistan Fundazioari.

MUko errektoreorde Jon Altunak eta Baltistan Fundazioko sortzaileetako bat den Alberto Iñurrategik adierazi dutenez, ez da erronka bete eta ikasle zein gazteek egindako 4 mila argazki baino gehiago bildu dira. Hala ere, emaitzarekin oso pozik agertu dira biak eta Iñurrategik nabarmendu nahi izan duenez, “mendia bera da gailurra eta ez gailurra mendia”. Hala, lorpenarekin oso pozik azaldu dira bi aldeak eta MUk berretsi egin du Hushé Bailarako neskatoei hezkuntzarako aukera emateko konpromisoa. Altunak azaldu duenez, beste lau urtez jarraituko dute bi erakundeek lankidetzan, unibertsitateak Hushé bailarako neskatoei urtero 10 beka emanez.

595.2 (id: 405843)

 

Alberto Iñurrategik eskerrak eman gura izan dizkie Erronka programan parte hartu duten gazte guztiei eta gaineratu du zoriontzekoa dela gazteak halako elkartasun ekimenetan modu aktiboan parte hartzen ikustea. Azaldu duenez, Pakistan eskolaratu gabekoen zerrendan bigarren postuan aurkitzen da, eskolaratu gabeko 5 eta 9 urte bitarteko 9 milioi neska-mutikorekin. Gainera, 9 milioi hauetatik %60a neskak dira eta Iñurrategik esan duenez, “edozein komunitateren garapen ekonomiko eta soziala lortzeko oso garrantzitsua da emakumeen eskolaratzea eta integrazioa”.

Gaurko agerraldian mendizaleak adierazi duenez, ekimen honi esker Pakistango Hushé Bailaran emandako hobekuntza oso begi bistakoa da, baina oraindik asko dago egiteko. Bailara honetan ilusio handiz hartu dute Baltistan Fundazioaren ekimena eta 100 neskaren eskolaratzea albiste oso ona izango da herrialdearentzat.

Hemen, Baltistan Fundazioaren webgunera lotura.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE