Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko apirilak 29, igandea
Herrixa Dantzan egitasmo irekiak aurrera jarraitzen du. Ostiralean saio berri bat ospatu zuten dantza zaleek, Patxi Monteroren gidaritzarekin.
Dantza zale mordo bat bildu zen Garaia Berrikuntza Guneko taberna-jatetxean, hain zuzen, Portaloi kultur elkarteak antolatuta.
Europar eta (horien artean) euskal dantza tradizional ugari dantzatu zituzten, ordu betez. Dantza zaleek arnasestuka, irribartsu eta gustura bukatu zuten emanaldia.
Patxi Montero zuzendariak iragarri zuen Herrixa Dantzan zapatu honetan (maiatzak 5) itzuliko dela, hau da, Elkartasun Egunean. Izan ere, dantzaldi berezi bat ospatuko da egun bereziaren harira, Arrasate erdian, Seber Altube plazan.