Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Argazki galeria]

Musakolako BTT martxa ospatu da


Ibai Trebiño / 2017-05-07 
 
Musakolako jaien harira eta hamargarrenez, Musakolako BTT martxa ospatu da gaur. Eguraldiak lagunduta, azken 50 izen emateak bete dira eta guztira 350 partehartzaile izan ditu aurtengo ekitaldiak, euretariko asko Debagoiena osotik etorritakoak.

Ziar-ola elkartetik abiatuta, goizeko 9etan ekin diote ibilbideari txirrindulariek. Bi ibilbideetan banatu da lasterketa ez konpetitiboa: 32 kilometroko ibilbide motza eta 40 kilometroko ibilbide luzea. Auzotik Anporretara egin dute kirolariek eta Zubillaga igarota, Urkulura bidera egin du martxak, Bedoña eta Kurtzetxikin barrena Muskolan amaitzeko.
 
Nabarmentzekoa da aurtengo parte hartzaileen poza, izan ere eguraldi onak lasterketa polita utzi du eta ibilbidea ere kirolarien gustokoa izan da, azaldu dute antolatzaileek. Halere, erorikoren batzuk izan dira eta esaterako txirrindulari batek anbulantziaren beharra izan du, lepauztaia hautsi ondoren.  

10.30etan haurren txanda izan da eta betiko lez, 8 eta 12 urte arteko 150 ume inguruk hartu dute parte mendi txirrindularitza sustatzea helburu duen proban.

100 bolondres inguru

Jai giroan, bere hamargarren edizioa ospatu du Musakolako BTT martxak, Arrasaten gero eta errotutagoa dagoen lasterketak. Jai batzordeak antolatuta, urtero arraskata handiagoa biltzen du probak eta arrakasta horren 'errudunak' antolaketan buru belarri eta muxu-truk dihardutenena da duda gabe. Aurtengo ekitaldian, 100 bolondres inguru aritu dira lanean eta hori ere nabarmentzekoa da.  


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE