Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Domekan, “Buah txabal!” antzezlana Erdiguneko gaztegunean
Euskararen eta hizkuntza ohituren gainean diharduen obra dibertigarria.

300 (id: 9762040)

 

K.C.- 2012/10/27

 

Erdiguneko gaztegunean Buah txabal! antzezlana izango da bihar, domeka, arratsaldeko 18:30etan. AED elkartea da lan honen ekoizlea eta lan oso dibertigarria izateaz gain, euskararen inguruan, hizkuntza ohitura eta jarreren gainean hausnarketara bultzatu nahi ditu gazteak. Gidoia Unai Iturriaga bertsolariak idatzitakoa da eta Jon Zubiaga Osoron arrasatearrak interpretatzen du Buah txabal! antzezlaneko protagonista, Garikoitz Kortabitarte Beti, alegia.

Iaz estreinatu zen Buah txabal! antzezlana eta arrakasta handiz eskaini da Euskal Herriko hainbat txokotan. Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea dauka helburu antzezlan honek eta bereziki, 17 urtetik gorako gazteei dago zuzenduta.

 

Hala, Garikoitz Kortabitarte Beti protagonistak, gazteen eta hizkuntzaren artean ematen diren hainbat egoera aurkezten ditu. Hogei urte bueltako gazte hau beti egoten da lokalean sartuta eta antzezlanean zehar, berak euskararekin daukan harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo ditu ikusleak.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE