Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Javier Petralanda, biogeologoa:

“Urak, izakirik beharrezkoak, ez du bere omenezko monumenturik”

Elkarhezi proiektuak urari buruzko hitzaldia antolatu du. Igandean Uraren Foroak ez zuen onartu ura giza eskubide bezala.

392.Ura (id: 9985952) 

 


G.L.H. / 2009ko martxoak 27, ostirala


Uraren Eguna egin zen pasa den igandean. Ospakizunerako arrazoi gutxi izan ziren, besteak beste, 15 segundoro pertsona bat hiltzen delako ur faltagatik. Gainera, Uraren Foroak igandean bertan ukatu zuen likido bizigarria giza eskubide bat denik.

Horren harira, Elkarhezi proiektuak gaurko hitzaldi bat antolatu du. Hizlaria Javier Petralanda izan dugu, geobiologian eta bio-arkitekturan aditua, eta GEA-ko kide.

Petralandak berbaldi multidiziplinarra eskaini du, eta ikuspuntu anitzetatik aztertu du ura.

Hitzaldiari ekin dio azalduz euskaldunek, euren hizkuntzan mintzatzen direnean, fonema bat erabili ohi dutela, oinarri-oinarrizkoa dena: “ur”.

Aditu batzuen azaldutakoaren arabera, soinu horrek esan gura du “leku batetik datorren indarra (seguruenik goitik behera datorrena) eta gero lurrarekin bat egiten duena”.

Uraren garrantzia nabarmentzeko aipatu du “urtaro” hitza, hau da, urtea uraren arabera banatzen dela. Baina gehitu du ura mugimenduan egotearen garrantzia: “Ura geldi badago, ez du efekturik egiten eta gizakiak esnarazi behar du”.

Eta, bide batez, mito bat bota du: “Ur tanta bat beste ur tanta besteekiko ezberdina da. Tanta bakoitza bakarra da”.

Bakarra, eta “baliotsua: izakirik beharrezkoena da, baina berari ez zaio inongo monumenturik egiten…”.

Bakarra, baliotsua eta “ugariena: Ura eta silizea dira naturan dauden bi elementurik ugarienak”.

Baina urak beste alderdi bat ere badu, gizateria jasaten ari den arazo sozialekin erlazioa daukana. 15 segunduro pertsona bat hiltzen da ur gabeziagatik, edo kalitate txarreko ura edateagatik.

Munduko biztanleriaren %40a (2.600 milioi pertsona) ez dute edateko ona den ura. Egoera bortitz hau munduko gastu militarraren %2arekin konpondu daiteke.
 
Bestalde, hain nabarmena da uraren kutsadura gaur egun benetan bizirik dagoen ura aurkitzea oso zaila dela. Ura gaur egungo gizakia jasaten ari den existentziazko krisia islatzen ari da? Ura sendatu dezakegu?

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE