Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Umore oldarkor eta feminista

Irabazi Arrasatek Patricia Sornosaren bakarrizketa antolatu du Kulturaten

Testua eta kartela: Irabazi Arrasate / 2018ko otsailak 27, asteartea

 

Patricia Sornosaren “Desaparezca aquí” bakarrizketa Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian ikusgai egongo da datorren martxoaren 3an 19:00etan. Irabazik eta Ezker Anitza-IUk antolatu dute antzezlana, Udalaren laguntzarekin. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ludoteka zerbitzua egongo da kultur etxean.

 

  (id: 1039214)

 

Patricia Sornosa Valentziako komedia-antzezlea da, oso estilo pertsonal eta zuzenekoa. Umore borrokalaria maisuki erabiltzen du, politikoki zuzena denaren mugak gaindituz. Izan ere, etxeko-esklabotasuna edo puteroen gaiak jorratuko dituen bakarrizketa egingo du Arrasaten.

 

“Desaparezca aquí” obrak fikziozko muga eraikitzen du: zaharra berritik bereizten du, lengoaia gordin eta jarrera haserrekorra erabiliz, “desagertzeraino” barrea eraginez.

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE