Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Nobenaixuan omenaldia jaso dute musakolarrek

Ziorlak Arrasate 'konkistatu' du umorez Nobenaixuan

Maritxu Kajoi Komisiñuak baloratu du Musakolako jaien antolatzaileek hiru hamarkadetan egindako lan guztia. Halaber, salatu du "ez da samurra herrirarekin eta herriarendako lanean jarraitzea". Musakolarrek esker oneko hitzak izan dituzte.

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 27, ostirala

 

Maritxu Kajoi Komisiñuak omenaldian adierazi du Ziorlako Jai Batzordekoak "laguntzat" dituela. Baloratu du musakolarrek hiru hamarkada eman dituztela lanean. Gogora ekarri du makina bat ekitaldi antolatu dituela, Ziorla alaituz.

 

Hala ere, aurtengo Sanisidrotan "karpetazoa" eman du batzordeak, "Udalarekin izandako desadostasunak tarteko. Hori ez da berria jai herrikoiak ibiltzen garenontzako". Testuinguru honetan "ez da samurra herrirarekin eta herriarendako lanean jarraitzea".

 

Enbutua jaso ostean Iban Goñik, Musakolako alkateak, esker oneko hitzak izan ditu, eta lanerako prestutasuna azaldu du. Jesus Mari Apraiz, alkate ohiak, gehitu du Ziorlako jaien atzean pertsona ugari daudela, eta horregatik musakolarrei eskerrak eman dizkie publikoki. Ondoren, Ziorlako Jai Komisiñoko lagunek ardoa banatu dute bertaratutako herritarren artean. Zorionak Ziorlako Jai Batzordea! Astebete baino ez Maritxu Kajoi ospatzeko!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE