Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Aranba' eta 'Santxo'ren gol banarekin

Mondrak minutu batean erabaki du Hondarribiren aurkako lehia

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urtarrilak 12, zapatua

 

Talde zuri-moreak jakin izan du azken sailkatuaren bizkar 3 puntuak lortzen. Horretarako, Jorge Davilak ondoko hamaikako zelairatu du:

  • Olano
  • Aiti
  • Mujika
  • Aranba
  • Oier
  • Bouzon
  • Goros
  • Uribarren
  • Gorka
  • Asier
  • Santxo

Lehen zatian gol aukera ugari izan dituzte, eta adibidez Asier Sanchezen bi jaurtiketek langaren kontra jo dute. Alabaina, golak ez dira lehen zatiaren bukaerara arte iritsi:

 

42. mintuan Uribarrenek falta jaurtiketa oso ondo erdiratu du eta Julen Aranbarrik ez du barkatu, baloia buruarekin sareratuz.

 

Minutu bat geroago, Asier Sanchezek ere falta zehaztasun handiarekin jaurti du, eta bere anaia 'Santxo'k buruz baloia ate barruan sartu du.

 

Hondarribiak ez du ia gol aukerarik izan, eta itxura eskasa eman du gaurkoan behintzat. Bigarren zatian Mondrak jakin izan du markagailuari eusten.

 

Horretarako, Valle, Iker, Danel, Arroyo eta Oihan zelairatu ditu entrenatzaile arrasatearrak. Azkenean, beraz, Mondrak 2, Hondarribiak 0.

 

Talde zuri-morea laugarren postuan dugu, eta datorren asteburua derbya izango du Bergararen aurka Mojategin bertan.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE