Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ohorezko Erregional Maila

Mondrak 1-5 galdu du Tolosaren aurka

Partidan sartuta egon dira etxekoak bigarren zati erdialdera arte. Azken hiru golak geldikako jokaldian sartu dizkiote: faltaz, kornerrez eta penaltiz. Lesioek ere zigortu dituzte gaurkoan.

 

 (id: 576201)

Testua, argazkiak eta bideoak: Hasier Larrea / 2018ko martxoak 24, larunbata

 

Hamaikakoa:

1- Markel

2- Aiti

3- Ima

4- Goros

5- Bak

6- Uribe

7- Santxo

8- Etxebe

9-  Aizpurua

10- Eraña

11- Arripu

 

Partida hasi eta berehala sortu zaizkio buru hausteak Jorge eta Romeren taldeari. Gorostolak min hartu du oinean eta Valle atera da bere ordez. Imanolek ere lesioa jasan du 39. minutuan eta Gonzo atera da ezkerreko atzelari moduan.

 

Lehen zati irekia izan da, baloia bolo-bolo ibili da bi areatan, baina gola tolosarrek sartzea lortu dute, korner baten bitartez. Arripuk, Erañak Aitik eta Aizpuruak izan dituzte atea zulatzeko abaguneak, baina ezin izan dute helburua lortu. Markelek ere bi geldiketa zail egin behar izan ditu.

 

  (id: 608348)

Bigarren zatian bihotzarekin atera dira zuri-moreak, eta hala iritsi zaie saria 65. minutuan. Buruz eman dituzte paseak erasotzaileek, harik eta Santxo ate aurrean gelditu eta barkatu ez duen arte.

 

Kanpokoen erantzuna erabatekoa izan da ordea, eta berriz ere jarri dira markagailuan aurretik. Hori gutxi ez eta zelaira atera berria zen Danelek ere lesioa jasan du. Oztopoak oztopo, Mondra partidan sartuta mantendu da. Zuzeneko falta bat jaurti du orduan Tolosak, eta gola egin du.

 

Sarraigileek besoak jaitsi eta azken minutuetan bi gol jaso dituzte. Laugarrena kornerrez eta bosgarrena penaltiz. Penaz, baina goiko postuak urrundu zaizkie gaurkoan.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE