Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gauean ekitaldi gehiago izango dira

Elkartasun Egunak musikaz jantzi ditu Arrasateko tabernak

Testua eta argazkiak: Iker Murillo / 2019ko irailak 21, zapatua

Biteri plazan bertan, Txerrikumeek hasi dute eguna, Iratin WC taldeak jo du eta Basatiren kanpoaldean Tilikum taldea ikusteko aukera egon da. Monten Letagin taldeak jende ugari bildu du eta Ezkiñan Leire eta Eiderrek euskarazko abesti akustikoak eskaini dituzte.

Arratsaldean bi kontzertu sorta izan dira. Lehenengoa arratsaldeko 17.00etan izan da honako kontzertuekin: Rebel Noise DAT tabernan, Kobrazulo Osoriken, Lee-Kore Jai-Zalen, Ekhiñe Casado Iturriotz tabernan eta Bloom Taupako kanpoaldean.

18.00etan berriz Libertad Condicional-ek Muxibarko giroa alaitu du punk doinuekin. Brankan Goi & Bego taldearen kontzertua ospatu da, Etxosten Lokuria eta Iluntzen No Limits taldeak taberna bete du. Hoban berriz Julene eta Iratik zenbait euskal abestiren bertsioak eskaini dituzte.

Herriko plazan, 19.00ak aldera Leike taldeak blues doinuekin alaitu du giroa.

Arratsaldeko 19.30ean euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan manifestazioa antolatu da Herriko plazan.

Gauean ekitaldi gehiago izango dira: gaztetxean Sindy Berbenas, Crap! eta Kass taldeen kontzertuak izango dira. Hauen ostean DJ festa antolatu dute Balza Brothers, Odei, Ion Brown, Yon, Aitor MU eta David DJ-ekin.

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE