Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Garaian ACEDEk duen eraikinean

Ekitermik-ek autokontsumorako Gipuzkoako lehen instalazio fotoboltaikoa abiatu du

Instalazio honek eguzki energia aprobetxatuz energia elektrikoa sortu eta eraikineko kontsumo elektrikoaren zati bat hornitzen du.

Testua eta argazkiak: Ekitermik / 2019ko irailak 4, asteazkena

 

2019ko uztailean, EKITERMIK S.COOP enpresak autokontsumo konpentsazio modalitatean sistema fotovoltaiko baten instalazioa egin du ACEDE-k GARAIA parke teknologikoan duen eraikinean. Modalitate honetan berau izan da Gipuzkoan erregistratzen lehena. Instalazio honek eguzki energia aprobetxatuz energia elektrikoa sortu eta eraikineko kontsumo elektrikoaren zati bat hornitzen du.


Instalazioa ACEDE (Euskadiko Etxeko Kluster Elkartea) enpresaren teilatuan instalatuta dago, 4,23 kWp potentzia instalatua du eta urtean 5000 kWh inguruko energia sortuko du, hau da, etxebizitza batek urtean kontsumitzen duena beste.


Ekintza honekin EKITERMIK-ek bere bulegoko kontsumoaren %50-a energia berriztagarriaz asetzea lortzen du. Honek, jasangarritasunaren eta ingurumenaren alde lanean jarraitzeko apustua indartzen du.


ACEDE-k aldiz etxebizitzetan energia modu jasangarrian edukitzeko aukera berriak sustatu nahi ditu eta EKITERMIKek proposatzen duen autokontsumoko formula aukera horietako bat litzateke. Kasu honetan, laborategi izaera mantenduz, ACEDE-k GARAIA parke teknologikoan dituen instalazioetan autokontsumoa frogatzen dihardu. Nahiz eta dagoeneko kontsumitzen duen energia (GOIENER-ek hornitua) %100 berriztagarria izan, sareko elektrizitatearen beharra murrizteko aukera galanta izan daitekeela frogatu nahi du. Laborategia martxan dagoelarik, etxebizitzetarako balio proposamen interesgarria izateaz gain, negozio ezberdinetarako ere proposamen interesgarria izan daitekeela frogatzen ari da. Izan ere, kontsumoa murrizteaz gain, eguzki erradiazioa altua den ordu-tartean kontratatutako potentzia maximoa handiagotzen du.

 

595.Plaka.Fotovoltaikoak.EKITERMIK (id: 1574508) 

Datu teknikoak


Instalazioa 16 panel fotovoltaiko eta KOSTAL etxeko 4,2 kW inbertsore batez osatuta dago. Autokontsumo + konpentsazio  modalitatean erregistratu da, honek esan nahi du eguzki instalazio fotovoltaikoak sortzen dituen energia gehigarriak energia elektriko sarera emango direla, ondorioz instalazioaren jabeak bere faktura elektrikoan kanporatutako energiagatik kenkari batzuk izango ditu.
 

ekitermik.com

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE