Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Unai Ibarra eta Nerea Etxeberria txapeldunordeak

Aitor Mimenza eta Lourdes Colomok irabazi dute Oñati-Arrasate goiztiarra

Testua, argazkiak eta bideoak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 27, domeka


Arrasate eta Oñati elkartzen dituen herri-lasterketa goizez egin da aurten, eguraldia lagun, eta antolatzaile nagusia AED elkartea izanda.


Lasterketaren lehen zatian Aitor Mimenza elorriarrak erritmo oso gogorra jarri du, eta berari segika Unai Ibarra arrasatearra aritu da.


Fernando Nogales hirugarren postuan zihoan lasterketa bidegorriko tuneletan sartu denean.


Lasterketako toki batzuetan atletek publikoaren animoak lagun izan dituzte, Elorriagan esate baterako, baita Arrasateko Herriko plazan ere.


Bertan Aitor Mimenza nagusi izan da, 37 minutu eta 38 segundoko markarekin. Beraz, elorriarrak iaz baino 3 segundo gehiago behar izan ditu, errekorra hurbil izan du. Txapeldunordea mutiletan Unai Ibarra izan dugu.

 

Arrasatearrak aurreko asteburuan Donostiako 5K lasterketa irabazi zuen. Ondorioz, Oñati-Arrasate lasterketaren distantzia (11'7 kilometro) ez zen egokiena berarentzat, baina meritu handiko bigarren postua lortu du. 


Gizonetan:

  1. Aitor Mimenza Castillo
  2. Unai Ibarra Gallardo
  3. Mikel Ruiz Barron

Emakumeetan:

  1. Lourdes Colomo
  2. Nerea Etxeberria
  3. Onditz Iturbe Arginzoniz

Lehen arrasatearrak:

  • Juanpe del Pozo
  • Onintza Langaran Galdos

Emakume beteranoetan:

  1. Ainhara Urrutia Yurrebaso
  2. Miren Josune Bikuña Zubia
  3. Alexandra Salgado Mata

Gizon beteranoetan:

  1. Fernando Nogales Ramirez
  2. Zorion Kareaga Laka
  3. Richard Fernandez Alcala

Talde onenak:

  1. Aloña Mendi
  2. Biziprest
  3. Antxintxika

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE