Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udalari ''ardura izatea'' eskatu diote
Etxez etxeko zerbitzuko langileek enpresa-hitzarmena aldarrikatzen dute
CLECE enpresako langileek atzo elkarrataratzea egin zuten, sektore feminizatu honetako prekarietatea salatzeko. ELAk azaldu duenez, "urteak daramatzagu gure lan-baldintzak duintzearen alde borrokan".
Argazkia: ELA sindikatutik / Testua: Mondraberri.eus / 2018ko apirilak 19, osteguna Arrasateko UTE CLECE Zaintzen enpresako langileek jakitera eman dute "urteak daramatzagula gure lan-baldintzak duintzearen alde borrokan". Egun, etxez etxeko laguntzaren hitzarmen estatala aplikatzen zaie, hau da: 1.755 lanordu urtean Langileen %65 %60ko jardunaldia baino gutxiagoko kontratua dute Langileen %65 700 € baino gutxiago irabazten dute hilabeteko Prekarietate hau "ez da kasualitatea sektore feminizatua" delako, eta gogoan dute "emakukmeek gizonek baino %25 gutxiago irabazten dugula". Alde horretatik, ELA sindikatuak adierazi du "gizarte honen borroka emakumezkoen eta gizonezkoen arteko soldata arrakalari aurre egitea bada, negoziazio hau adibide garbia da kalitatezko enpleguaren aldeko politikak egiteko eta arazoa errotik heltzeko". Langileen ordezkariek CLECE enpresarekin negoziatzen dihardute, hau da, 2013tik Arrasaten zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin. ELAk salatu duenez, "errealitate mardula izan dugu enpresa honekin, eta bere eguneroko praktika atzeragarriekin": "Nominak gaizki ordaintzea, aparteko ordainsariak gaizki ordaintzea, hitzarmena ez betetzea,...". Gainera, "urtetan bertan lanean jardun dugunez, langile finkoak izan behar ginateke honezkero, baina oraindik aldi baterakoak" bezala dituzte. Lau urtetan zehar bilerak egin dituzte, "saiakerak eta mila esfortzu egin ostean", Udalak zerbitzua lehiaketara atera behar duenean, CLECErekin negoziatzen hasi dira langileen ordezkariak, baina enpresak negoziaketa "guztiz blokeatu du". "Ez dugu onartuko urte askoan bidean galdu ditugun eskubideak CLECEk bere gain hartzea eta diru publikoarekin negozioa egitea". Bitartean, "Udalak egoeraren aurrean beste alde batera begiratzen du. Udal honek onartuko al du herritar guztion diruarekin langileen kontura enpresa aberastea?". ELAk adierazi du "udal-ordezkariek langileak babestu behar" dituztela, "eta ez mota honetako enpresak". Udalak zerbitzua azpi-kontratatu arren, "ardura ezin daiteke azpikontratatu, eta horren giltzarria Udalak dauka". Arrasateko etxez etxeko zerbitzuaren langileek aldarrikatzen dute "gure lan esparru propiora eraikitzeko enpresa hitzarmena", hain zuzen, prekarietatearen aurrean "egiten dugun lanari balio emateko, eta herriari kalitatezko zerbitzu bat eskaini ahal izateko". Iragarri dutenez, "mobilizazioekin jarraituko dugu guk merezi dugun hitzarmena lortu arte, eta Udalari eskakizun garbiak luzatu nahi dizkiogu: erantzukizuna eta ardura izatea".

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE