Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lehiaketen edizio honetara 75 lan aurkeztu dira.

AEDk 30. Arrasate Literatur Lehiaketen sariak banatu ditu

 (id: 9611397)Testua: AED eta Marijo Simón. Argazkiak: Marijo Simón. 2017ko maiatzak 11, osteguna.

Ekitaldia Unai Iturriagak zabaldu du. Idazteko edota bertsotan aritzeko irakurketaren eta bizi esperientzien garrantzia azpimarratu ditu bertsolariak. Izan ere, bere hitzetan pertsona "ez da bertsolari jaiotzen, bertsolari egiten da". Halaber, txapelketetako partaideak animatu ditu bide horretan jarraitzera, bakoitzak bere historia kontatzeko modu bat delako.

Epaimahaiaren epaiak jaso ditugu eta, honenbestez, ondorengoak dira aurtengo saridunak:

  • Ipuinen atalean, Unai Egidon, Lide Ezpeleta eta Izar Uranga, Saioa Coronado, Danel Herrarte, Oihana Arana, Sara Mantxola eta Maria Oses.
  • Poesien atalean, Maren Tena, Danel Iturbe, Kattalin Linazisoro, Haizea Arana, Maria Oses eta Eneko Barberena.
  • Bertso-paperen atalean, Leire Garcia eta Miriam Moya, Maren Tena eta Josune Nieto, Garazi Barrena, Beñat Barrena, Eñaut Lasaga, Ane Zeziaga, Garazi Urrutia eta Ixiar Okinak osatutako taldea, Haizea Arana, Oihana Arana eta Andoni Goitia.

Lehiaketen edizio honetara 75 lan aurkeztu dira denera. Ipuinen atalera 39, poesien atalera 18 eta bertso-paperen atalera 18. Parte hartze orokorrak behera egin du beraz, azken urteetan izan duen gorako joera hautsiz, nagusiki DBHko mailatara lan gutxi aurkeztu direlako. Dena dela, epaimahaiek balorazio ona egin dute esku artean izan dituzten lanen inguruan, eta parte hartzaile guztiak zoriondu dituzte. 

AEDk eskerrak eman dizkie epai-mahai lanetan aritu diren Arrasate Herri Eskola, Arizmendi ikastola eta Arrasateko Institutuko irakasleei zein Unai Bergaretxe, Xabi Betzuen eta Olatz Ibarluzea bertsozaleei.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE