Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Sanmigelak 2019

Garagartzako auzotarrak goiz-goizetik murgildu dira jai giroan

Testua, argazkiak eta bideoak: Marijo Simon. 2019ko irailak 28, larunbata.

Garagartzako auzotarrak Sanmigeleko jaiei zuku guztia ateratzeko prest daude, eta goiz-goizetik murgildu dira jai giroan. Goizeko 9:00etan gaiteroek dianarekin auzoa esnatu dute. Ondoren, haurrak izan dira protagonistak, eta primeran pasatu dute jai batzordeak antolatutako jolasekin. Bermuta goxoa egin ostean, auzotarrak bazkaltzeko elkartu dira.

Arratsaldean berriz, Gorriti eta bere animaliak Garagartzan izango dira. Pintxo pote musikatua egin ondoren, gaueko 22:00etan Lamiaren jaitsiera egingo dute. Eguna luzatzeko asmoa dutenentzat DJa batek musika jarriko du gaueko 22:30etik aurrera.

Igandea, irailak 29:

10:45 Meza nagusia

11:00 Zaldiak

12:00 Euskal dantzak

13:00 Auzo luntxa

15:00 Jaien amaiera




Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE