Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gogoeta

UDA-zale zaren horri

Martin Antxia

martin (id: 9541316)Stuttgarten ez nau harritu notiziak. Denbora kontua zen. Zuk hainbeste maite duzun elkartea utzi duzu beste behin, minduta, baina txapela kentzeko estiloaz. Kluba eta demokraziaren izenean. Zuzenbide eta konpromisoaren izenean.

 

Heldu zinenean aurkitu zenuen erein gabeko lur hura, arrosaz beterik utzi duzu 4 urteren buruan; eta ongi dakizu ez naizela kirol arrakastei buruz ari. Ezta diru-sarrera eta egitura ekonomikoari buruz ere.

 

Ez nau harritu, ongi baitakit zure izaera nolakoa den. ARATZ (Aretxabaletako Atzeratuen Elkartea) eta Txistulari taldearekin berdina egin baituzu. Eta ez zuk bakarrik lan egin duzulako,  baizik eta lan horren izpirituaren isla errepikakorra zarelako zapaldu dituzun arlo guztietan. Herrigintzarekiko gogo eta maitasuna. Ez zara ziztu bizian doazen trenetara igo zalea. Nahiago duzu oinarrizko ideietan hausnartu eta gainean eraiki.

 

Eta horrela sortu da UDA berria. Alde batetik, “preferente-UDA” binomioa hautsiz, eta bestetik, berriz ere kirol-elkarte bilakatuz. Azken hau, kirol diziplina berrien eraketa (Areto futbola, Karate,...) estatutu aldaketa bidez gauzatuz eta arlo handienean, futbol-ESKOLA sortuz. Eta ez gabonetako txapelketan ikusi genuen beste herriren bateko FUTBOL-eskola.

 

Inoiz ikusi dudan UDA herrikoiena martxan utzi duzu, sekula baino Atxabaltar gehiagok bere arlo ezberdinetan parte hartzen dutelarik. Hala ere, asko dago hobetzeko bide horretan, diziplina guztiak garrantzitsu senti daitezen. Baina estiloa ukaezina da.

 

Badira zure aldegitearen arrazoiak, ongi dakizkit gainera. Bata, mutiko bati ez omen zaio UDA-n jokatzen uzten, kluben arteko (Arrasaterekiko kasu honetan) lapurreta ezaren eta errespetuaren tratua betetze alde. Bateren batek ea mutikoak nahi duena egiteko eskubiderik ez ahal duen esango du.  Bada, joan nire koadrilara eta badaude gutxienez bost pertsona UDA-n jokatzeko eskubideei buruz gustura hitz egingo luketenak, futbol-ESKOLA aurreko aukeraketa arraro haren “biktima” direnak, futbolean txarragoak izan ez arren. UDA bihotzean zutenak eta sekula jokatzeko aukerarik izan ez dutenak. Aukeraketa sistemako taldeetan jokatzen ez zutelako. Koadrilatik kanpo, zenbaki honek gainditu egiten nau.

 

Beste arrazoia zuzendaritza gehiengoaren eta lehendakariaren arteko filosofia ezberdintasuna. Izan ere zer da UDA? Ni ez naiz inor hau definitzeko baina argi dago buru geratu direnen eskuetan dagoela jorratu beharreko bidearen norantza.

 

Ez zaudete markatutako estiloarekin ados? Bada, hobetzen saia zaitezte, bihotzez. Akats asko izango baititu segur aski. Baina ez gogo-akatsak, sakrifizio-akatsak, e.a. Laburbilduz, UDA-zale akatsak. UDA berdin maite duelako semeak jokatu ala ez, pilota izan edo areto futbolekoekin kartzelara jokatzen joan behar bada ere.

 

Martxan abiada bizian doan trenaren jabe egin zarete. Barkatu, baina erantzukizunez gidatuko duzuen zalantzarekin geratzen naiz. Edo mediatikoki famatua den beste abiadura handiko tren bat pasatzean bertara igoko zareten.  Jarraitzeko eredu posible bat? Irten diren pertsonetan duzue.

 

Berak eraman bainau Roteta zein Anaitasunaren zelaira taldea animatzera, baita herriarteko pilota txapelketaren finalera ere. Baloreak eta herria bultzatzeko kirola tresnatzat erabiltzearen filosofia bultzatu duelako. Inor UDA-tik bizi ez arren, UDA-k herria berpiztu zezakeela konturatu delako.

 

Eskerrik asko guztiagatik Jokin, eta berekin batera zentzu honetan lan egin duzuen guztioi, UDA-zale baten izenean. Zorte on bestalde zuzendaritza berrikoei. Hori bai, ez ahaztu batzuetan Ibarrako argiak nahigabe piztuta geratzen badira gaueko 10etan hauek itzaltzera joateaz.

 

Martin Antxia Abasolo (Aretxabaleta)

 

 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE