Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

Imposible procesar la plantilla:FreemarkerTemplate: menus/path.html Page: menus/path.html. Expression path is undefined on line 12, column 10 in default/menus/path.html.
 
San Andresko atentatuaren harira

Ertzaintza: "Atxiloketarik ez da izan oraingoz, ikerketak aurrera darrai"

Ertzaintzak gaur azaldu digu, kasua argitzeko asmoz, pakistandar jatorriko komunitatearekin harremanetan ari dela, besteak beste.

595.Tiroketa3.San.Andresen (id: 669689)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2017ko apirilak 17, asteartea


Erasoa gertatu ondoren, polizia autonomikoa ikerketari ekin zion, besteak beste, kaskiloak batuz, lekukoen testigantzak hartuz,...

 

Era berean, Mondraberrik jakin ahal izan duenez, hainbat agente etxerik etxe aritu ziren lekuko gehiagoren bila.

 

Izan ere, Bañez Doktorea kale inguruko bizilagun batzuk agian informazio baliagarria izan lezakete kasua argitu ahal izateko.

 

Helburu berberarekin hainbat agentek inguru horretako banku sukurtsalen kokapena bilatu zituzten, bertako segurtasun-kamerek agian atentatuaren inguruko irudiak eskaini lezaketelako.

 

Atentatua argitzeko asmoz ere, zauritutako pertsonaren komunitatearekin, pakistandarren komunitatearekin harremanetan ari da.

 

Hala ere, "zirkulua itxia izateak" ez dizkio zentzu honetan ikerketari aurrera egiten asko laguntzen.


Testuinguru honetan, poliziak oraingoz ez du zehazterik izan erasoak drogen trafikoarekin, baimenen trafikoarekin,... zerikusia duen.

 

Azaldu digunez oraingoz ez da atxiloketarik izan, baina ikerketarekin aurrera jarraitzen du.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE