Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Eguerdian zabalduko da trafikora Garibai etorbidea
Goizean amaitu dituzte asfaltatze lanak, eta Hirigintza Sailetik jakinarazitakoaren arabera 14:30ak inguruan irekiko dute berriro ere errepidea.
Isei Barbero / 2011ko otsailak 3, osteguna


300 (id: 2075959)Gaur, osteguna, zabalduko dute trafikora berriro ere Garibai etorbidea.  Hirigintza Sailak jakinarazitakoaren arabera 14:30an irekiko dute errepidea, gaur goizean asfaltatze lanak amaitu ostean.  Gauzak horrela, eguerditik aurrera autobusak eta taxiak Biteri plaza parean dagoen errepidetik igaroko dira berriro ere.

Gogoratu beharra dago Garibai etorbideko zati hori konpontzeko lanak otsailaren 19an hasi zirela, bertako errepidean sortutako hondoratze batzuk konpontzeko helburuarekin.  Konponketari ekin baino lehen azterketa burutu zuten bertan, narriadura horren arrazoia zein zen jakiteko.

Obra hauek aurreko asterako amaituta izatea aurreikusten zuen Arrasateko Udalak, baina eguraldiaren ondorioz lanak atzeratu egin dira.  Esan bezala, gaur goizean azken ukituak eman diote errepideari, eta asfaltoa behar bezala egonkortu ostean eguerdi partean zabalduko dute trafikora berriro ere Garibai etorbidea.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE