Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Irailaren 11tik aurrera zerbitzu guztiak martxan izango dira

Ludoteka eta Gaztetxokoen ikasturte berria abian da

Aurten ere, haur eta gazteek ekintzez beteriko programaz gozatzeko aukera izango dute herriko txoko ezberdinetan.

Testua: Arrasateko Udala Argazkiak: Mondraberri, 2019ko irailak 5, osteguna

 

Ikasturte berriarekin batera, Arrasateko Txikitxokoa, Ludoteka eta Gaztetxokoek parez pare zabaldu dituzte euren atean udako etenaldiaren ostean. Irailaren 11tik aurrera zerbitzu guztiak martxan izango dira haur eta gazteentzako, euskaraz, aisialdiaz gozatzeko aukera ezberdinekin.
 
Txikitxokoa 0 eta  6 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako zerbitzua da, eta  Maala kalean kokatuta dago. Espazio honetan, familiek eta etxeko txikiek batera jolasteko aukera izaten dute. Gurasoen arteko harremana eta elkartrukea sustatzeko gunea da. Eurak dira zerbitzuak funtzionamendu egokia izatearen benetako protagonistak, eurek baitira elkarbizitza zainduko dutenak.  Gainera, edoskitzeko leku aproposa ere bada, eta eskuragarri dago erabili nahi duen ororentzat. Okendo jauregian dagoen txoko hau astelehenetik igandera dago zabalik 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00tara.
 
Ludotekek ere ikasturte berriari ekingo diote irailaren hasieran. 3 eta 11 urte bitarteko haurrei, euskaraz, aisialdiaz gozatzeko aukera ematen die ekintza eta ekipamendu ezberdinen bitartez. Modu aktiboan eta hezitzaileen laguntzaz, hezteko eta lagunekin ondo pasatzeko gunea da Ludoteka. Irailaren 11tik aurrera, Arrasateko ludotekak zabalik izango dira: astelehenetik egubakoitzera: 17:00etatik 20:00etara.
Irailaren 11 eta 30a bitartean sarrera librea izango da. Data horretatik aurrera, izena ematea beharrezkoa da. Inprimakia bete eta Ludotekara edo Gazte Bulegora eraman daiteke edo internet bidez egin daiteke izen ematea.


12 eta 17 urte bitarteko nerabeek Gaztetxokoetan izango dute euren lekua. Modu aktiboan eta partehartzailean, euren denbora libreaz euskaraz gozatzeko aukera eskaintzen dien guneak dira. Hezitzaileak bidelagun dituztela, bai auzoetan bai erdigunean, euren beharrei erantzuteko txokoak dira. Irailaren 11tik aurrera, Musakola, San Andres eta Uribarri-Erguineko Gaztetxokoak martxan izango dira eta erdigunekoak, 13an zabalduko ditu bere ateak. Auzoetako guneen ordutegia martitzenetik egubakoitzera 17:00 eta 20:00tara izango da. Erdiguneko Gaztetxokoaren ordutegia egubakoitzean, 18:00tik 21:00ra da eta  zapatuan eta domekan 17:00tatik 21:00tara.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE