Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Debagoieneko Ezker Kultur Guneak antolaturik
Migrazio-fluxuen eta harrera-sareen inguruan hitzaldia eman dute Kulturaten
Hizlarien artean, Javier Canibel, CEAR-Euskadiko zerbitzu juridikoen koordinatzailea, Ikram Bouzalmat, marokoar migratzaile, Elena Valverde, CEAR-Euskadiko harrera arduraduna eta Arantza Gonzalez, Elkarrekin Gipuzkoako batzarkide izan dira.

 (id: 9506425)Testua: Mondraberri. Argazkiak: Marijo Simon. 2019ko urriak 21, astelehena.     

   

Debagoieneko Ezker Kultur Guneak antolatuta, migrazioari eta harrerari buruzko hitzaldia burutu da Kulturateko areto nagusian.  Hitzaldiak bi gai nagusi izan ditu hizpide: migrazio-fluxuak eta harrera-sareak.

 

Hizlarien artean, Javier Canibel, CEAR-Euskadiko zerbitzu juridikoen koordinatzailea, Ikram Bouzalmat, marokoar migratzaile, Elena Valverde, CEAR-Euskadiko harrera arduraduna eta Arantza Gonzalez, Elkarrekin Gipuzkoako batzarkide izan dira. Luciana Alfaro peruar migratzailea ere parte hartu behar izan zuen, baina azken unean ezin izan du Arrasaten egon.

 

Javier Canibellek eta Elena Valverdek CEAR-Euskadik migratzaileekin egiten duten lanari buruz hitz egin dute. Canibellek azaldu duenez "pertsona bakoitzeko egoera aztertzen dugu, eta eman beharreko pausuen ingurua aholku juridikoa ematen diegu". Bestalde, Elena Valveldek migratzaileei harrera prozedura azaldu du, "guretzat garrantzitsuena pertsonen ongizatea da, egoera psikologikoa eta osasuna aztertzen ditugu".

 

 (id: 9526277)Ikram Bouzalmat marokoar migratzailearen esperientzia ere ezagutu dute entzuleek. Arrasaten bizi da orain dela lau urte, eta EHUko ikaslea da. Zein beharrezkoak diren gai honen inguruko hitzaldiak azpimarratu du, eta integrazioa lortzeko Emakume Txokoak egiten duen lana eskertu du. Bouzalmatek azaldu duenez "inork ez du bere herrialdea uzten nahi duelako, beste aukerarik ez duelako baizik, eta hori ez da batere erraza".

 

Bukatzeko, Arantza Gonzalez Elkarrekin Gipuzkoako batzarkideak hartu du hitza. Gonzalezek azaldu azpimarratu duenez "dagoeneko 1.000 pertsona inguru hil dira Mediterraneo itsasoan 2019an momentuz", eta goraipatu du Open Armasek eta Aita Mari itsasontziak egin duten lana.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE