Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gimnasia Artistikoa

Arrasate Dragoiko gimnastak Alicanten izan dira lehiatzen

Testua eta argazkiak: Arrasate Dragoi Taldea / 2017ko azaroak 27, astelehena

 

Pasa den ostiralean Arrasateko Dragoi Gimnasia Kirol Taldeko Oinarrizko Jubenilek Alicanteko Pedro Fernandiz pabilioian ospatutako Oinarrizko Espainiako txapelketan parte hartu zuten.


Bertan Espainia mailako Kirol elkarte asko izan ziren. Txapelketa honetan maila oso altua erakutsi zuten parte hartutako talde guztiek.

 

Gure elkarteko Oinarrizko Jubenilek Leire Ugarte, Andrea Hernandez,  Alba Revuelta, Maite Oliden eta Amaiur Mendizabalek lehengoz parte hartu zuten gimnasiako Espainiako txapelketan eta  lan polita egin zuten. Beraien mailan 81 talde lehiatu ziren eta 59. postuan gelditzea lortu zuten, maila polita erakutsiz.

Elkartea osatzen dugunok, oso pozik gaude bertan egindako lanarekin eta gimnastak eta baita entrenatzaileak ere zoriondu nahi ditugu egindako lanagatik.

Bestalde gure gimnastak animatzera hurbildu ziren guraso eta lagun guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE