Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udazabal egitasmoaren barruan

Bert taldeak txundituta utzi ditu ikusleak euren dantzekin

Testua, argazkiak eta bideoak: Marijo Simon. 2019ko uztailak 25, osteguna.


Bert talde armeniarrak txundituta utzi ditu Monterron parkeraino hurbildu diren herritarrak euren dantzekin. Udazabal egitasmoaren barruan, Monterron parkeko eszenatokira igo dira 22 dantzari eta 8 musikari. 


Bert hitzak 'indarra' esan nahi du, eta Armeniako dantza tradizional bat da. Milaka urtetik gaur arte mantendu da, eta 'gmbetachagh' izeneko joko nazionalean oinarritzen da. Joko hau Vaspurakan herrialdi ohian du jatorria.


Bert Dantza Taldea 1963an Armeniako Errepublikako hiriburuan ezarri zen, Yerevan hirian. Taldea bere ibilbidean zehar 20 herrialde baino gehiagotan aritu da, nazioarteko 500 jaialditan parte hartu du, 1.000 emanaldi baino gehiago eman ditu, eta 1.000.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE