Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Juan jaietarako
Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa diseinatu dute Udalak eta Mugimendu Feministak
Ekainaren 22tik 26ra arte 24 orduko arretako telefono zerbitzua izango da, eta ekainaren 25era arte, Arbolapetan babes zein elkartasun gunea egongo da.

Testua: Arrasateko Udala. 2019ko ekainak 12, asteazkena.

 

San Juan jaietarako indarkeria matxistaren aurkako protokoloa egin du Arrasateko Mugimendu Feminista, Udaleko Berdintasun Sailarekin eta Kultura Sailarekin elkarlanean. Jaietan hainbat baliabide jarriko dira martxan indarkeria matxistari aurre egiteko.

 

Ekainaren 22tik 26ra arte 24 orduko arretako telefono zerbitzua izango da. Jaietan gertatzen den edozein eraso sexistaren aurrean, informazioa, aholkularitza eta aurrez aurreko arreta eta laguntza izango dira 688 809 137 telefonoan.

 

Bestalde, ekainaren 22tik 25era arte, indarkeria sexistarik gabeko gunea Arbolapetan egongo da gaueko 20:00etatik 6:00ak arte. Emakumeek eta neska gazteek jaietan, indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzeaz gain, babes zein  elkartasun gune bat izango da.

 

Jaietako gainontzeko egunetan jo ohiko telefono hauetara:

 

- Emakume Txokoa: 943 79 41 39

- Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07

- Udaltzaingoa: 943 25 20 10

- Larrialdiak: 112

- EAEn 24 orduko arreta zerbitzua: 900 840 111

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE