Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Nikolas, koronado, arzobispo Mariandres...

San Nikolas egunean kantua eta goxokiak protagonista

Testua, argazkiak eta bideoak: Hasier Larrea / 2018ko abenduak 6, osteguna

 

Goizeko 12:00etan zeuden deituta etxeko gazteenak Musakolako Herri Eskolako patioan, baina aurretik ere aritu dira atariz atari bizilagun eskuzabalei litxarreria eske. Trikitilariek ondo lagunduta aritu dira hara eta hona ea nork hartuko ordainsari handiena.

 

 (id: 694456)

 

12:00ak puntuan zirenean heldu dira goxoki kaxak garraiatzen Musakolako alkatea eta haren lagunak, neska-mutilek zirraraz itxaroten zuten bitartean. Herri Eskolako altuera txiki batera igo eta kantatzen hasteko eskatu diete bertaratutakoei. Hiru aldiz errepikatu behar izan dute abestia, antza ganoraz entzuten omen ez zelako. Gaztetxoek ez dituzte hala ere eztarriak debalde urratu, eta dozenaka kilo goxoki erori zaie zerutik lurrera, beraien poltsatxoetan amaitzeko, noski. 

 

 (id: 733560)

 

 Ordu erdi beranduago eszena bera errepikatu da Herriko Plazan. Guraso eta seme-alabez lepo, Maria Ubarretxena alkatea eta zenbait zinegotzi Udaletxeko balkoian azaltzearekin bat ekin diote pazientziarik gabeko ipurterreek kantatzeari. Oraingo honetan lehen kantaldian jaso dituzte bila zebiltzaten altxor txikiak.

 

 (id: 952508)

 

Arratsaldean ere Gelmako plazan batu dira gaztetxoak, nekearen arrastorik gabe. Bolo-bolo majoa egon da bertan ere. 

 

 (id: 2026177)


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE