Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Parte-hartzea %66-koa izan da
Kongresurako emaitzak grafikoetan
Koalizio abertzaleak botoen %40,75 jaso du, 4.805 guztira. Bigarren tokian PSE-EE ageri da 2.607rekin, eta hirugarren tokian EAJ-PNV (2.415).

Isei Barbero / 2011ko azaroak 20, domeka

 

Amaiur nagusitu da Kongresurako hauteskundeetan Arrasaten.  Koalizio abertzaleak guztira 4.805 boto jaso ditu, hautestontzietara joan diren arrasatear guztien %40,75.  Bigarren indar politikoa PSE-EE izan da 2.607 botoekin, guztien %22.11.  Sozialistek behera nabarmen egin dute Arrasaten 2008ko hauteskundeekin alderatuz, orduan %39,96ko babesa jaso baitzuten.

 

EAJ-PNVk ere zertxobait egin du behera, 2008an %22,71eko babesa jaso bazuen, oraingo honetan babes hori %20,48koa izan baita, 2.415 botoekin.  Laugarren indar politikoa Arrasaten PP izan da 1.117 botoekin.  Popularren 2008an izandako antzeko emaitzak lortu dituzte oraingoan ere, orduan botoen %10,40a jaso bazuten, orain %9,47 izan baita kopuru hori. 

 

Gainontzeko alderdiei dagokionez, Izquierda Unidak 530 boto jaso ditu (%4,49), EQUOk 87 (%0,73), UPyDk 70 (%0,59), PACMAk 45 (%0,38), PU M+Jk 16 (0,13), eta U.C.E.-k 8 (0,06).

 

Azpimarratu beharra dago hauteskunde hauetan parte-hartzeak nabarmen egin duela gora Arrasaten, oraingoan hautestontzietara joateko deituta zeuden arrasatearren %66,56ak botoa eman baitu gaurkoan, 11.885 pertsona guztira.  Honenbestez, abstentzioa %33,44koa izan da, 2008an baino txikiago, orduan arrasatearren %40,7a ez baitzen joan hautestontzietara.

 

590 (id: 2527331)

 

 

590.2 (id: 2898306)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE