Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[argazkiak eta bideoa]

ART-ko txapeldunek maila igoera ospatu dute

Ibai Trebiño / 2017-05-13
 
Euskal Ligako 2. mailako txapeldun berriek jendeartean ospatu nahi izan dute joan zen asteburuan lortutako garaipen handia eta maila igoera.
 
Ziorlatik ekin diote ospakizunari ARTko lagunek eta ohikoa den bezala, kamioia kalera atera eta Arrasateko txoko desberdinetan zehar ibili dira; Otalora, Zarugalde, Uribarri, Araba etorbidea... garaipenak merezi zuen bezala ospatu dute gaurkoan Arrasateko errugbilariek. Bide bazterrek txaloekin hartu dituzte Arrasateko 'heroiak'.
  
Ildo beretik eta beti ere maila igoeraren harira, ARTko beteranoek laguntartekoa jokatu dute gaur arratsaldean Bordeaux talde frantziarraren aurka. Giro onean eta adiskidetasunean garatu da partida eta jai-giroa izan da nagusi Mojategiko harmailetan.

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE